Hendaiako merkatuan - 2008ko ekainaren 13tik 29ra

Euskara  Français 
Begi bi erakusketa
Blog honetako argazkiak komenta itzazu: argazkien izenburuan klikatu eta igorri zure mezua!

Argazkilariak

Angela Mejias

Angela Mejias argazkilaria Frantziaren eta Espainiaren artean hazi da, bi herrien artean finkatzeko azkenean, Euskal Herrian. Artista engaiatu hau munduko gerla frangotan ibilia da : Algeria, mendebaldeko Sahara, Chiapas, etab… Orduan AFP agentziako, baina ere Frantziako eta nazioarteko berriemaile bezala ari zen. Orain tokiko prentsarentzat ari da. 2004an, hogei bat argazkilari amatur eta profesional biltzen dituen "Begiradak" elkartea sortu zuen.

Vincent Perraud

Vincent Perraud Borgoinako artista bat da, betidanik BMX-aren  eta argazkilaritzaren zaletasunaren artean banatua izan dena. Biak batzen asmatu du kirol horretan berezitu aldizkari batean parte hartuz, eta ale batzuen zuzendari artistikoa bilakatuz. Lan horri esker, profesional hoberenekin lan egiteko eta Europan nahiz Estatu Batuetan zehar bidaiatzeko aukera izan du.