haizeberri_kulturetxea_aurkezpena


2008/05/07

Javier Valverde - Margo batzuk (1995 - 2008)

2008ko Maiatzaren 3tik 25a arte.
Arratsaldez astelehenez salbu  15 :00tik 19 :00 arte. Artistarekin solasteko parada eskaintzen dautzuegu estrena egunean eta 17, 18 asteburuan.



Du 3 au 25 mai – Ouvert tous les après-midi sauf le lundi de 15:00 H à 19:00 H. Rencontre avec l'artiste le jour de l'inauguration et le week-end des 17 et 18 mai.

Xabier Valverderen bestelako ingurugiroa 

Aurtengo lehen erakustaroa maiatz hasieran abiatu du Haize Berri kulturetxeak Xabier Valverde Oiartzuar margolariaren artelan bilduma hautatua ikusgai ezarriz.  

Surrealismoa eta onirismoaren baitan dabila artista on eta zintzo hau. Naturzalea dela ezin uka, Xabier, baina ez nola nahikoa, bere irudietan badaki behargabekerien baztertzen funtsezkoenaren atxikitzeko. Oiartzuarrak, izadiaz daukan itxura zatitzen eta desegiten du eta gero bere gisara birmoldatzen gehituz aurkikuntza xoragarriak. Kolore bizkor, indartsu alaiez azaltzen ditu egitura berezi hauk, han eta hor itzalak, baina iluntasun guti, zeru gardenetan hodei xuriak luzarazten ditu, mendia mendi da, zelaia zelai, zuhaitz argalak xut-xuta altxarazten ditu ; baina, orohar, ageri da Valverde-ren arteak –lurrari etsasio bada ere- eguratsean aske nahiago duela bestelakotu, errealitateari gehitzen diolarik amentsen bitxitasuna.

Artista maitagarria da Xabier Valverde gizontasun handikoa eta baketsua. Sortzailearen heinekoa da obra : zohitua eta udatiarra.

Erakusketa ikusgai dago Haize berri kulturetxeko erakusgela handian maiatzaren 25raino, arratsaldero, astelehenez salbu, 3tarik 7etara, denentzat eta urririk.

 P. Errekarte

 

Remitente: Haize Berri.2008/05/07
Etiquetas: erakusketa artea | Enlace permanente | Comentarios (0) | Referencias (0)

Envía un comentario





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net