haizeberri_kulturetxea_aurkezpena


2008/06/18

''Hibridoa'', 2008ko Uda erakusketa

Nortasun desberdinetako bi elementuren batzea, hau da aipamen labur batean, hibridoa. Ohoratua edo anbiguo ta baztertua ; onartua edo inkonzientzian sartua ; babesle edo momentu desorrekatzaile ezin ikusiak, galdezkazale. Denetan dabil hibridotasuna, kulturala, nortasunen osatzaile. Erdi jende eta kabale ; erdi gizon eta emazte ; bihotz on egun, bihar suntsitzaile ; basa eta gisakoa eta gehiago ere. Dena da nahasketa, hibridoa.

Aurtengo Uda erakusketan, Aitor Ruiz de Eguino, Hernaniarrak eskainiko ditu bere eskulturak, Nane hemengo margolariarekin eta aluminiumezko marrazkiak, Zoé Bray eta beste artistekin. Materia desberdin ainitz antzaldatzen ditu, zeramika, bronzea, batezbeste eta azken urteetan bereziki aluminiuma.

Aitzol Ezeizak dio "Gizakiaren eta animaliaren erdibideko artista hau, hitz batean, heziezina da". (www.aitor-ruiz-de-eguino.com)

Nane, margolari figuratiboak Izuran lotura bereziak ditu. Bordele aldean hazi eta bizia egin, Izuran hamabi urte arte bakantzak iragan ditu bere attitti eta amamaren etxean. Herriarekin duen lotura ez ditu urteek desagerrarazi eta hunkitua izan da gomita berezia luzatu diogularik. Bere artea pixkanaka askatuago eta baitakoa, sendimenduen eta hutsaren adierazle xorrotxa bilakatu da. Berriz moldatuko du obra, eten gabe, obrarekin bat egin arte. (www.nanepeintre.com )

Zoé Bray, Firenze hirian egin ditu arte ikasketak, antropologoa den bitartean, Nafarra beherean lotura bereziak, nahiz aita inglesa izan eta haur denboran, lurralde ainitzetan bizi izan. Ikerketa zientifiko eta lan artistiko askok hemen aurkitzen dute oinarri beretzat. Nortasun gogoetak interes berezi batekin senditzen ditu, baina jendeak diren bezala hartzen, bakoitzaren ezaugarri propioak xekatuz, sailkapen entsegurik egin gabe, Herritar batzuren potretak eta instalazio bat eskainiko (www.zoebray.net ).

Aitziber Akerreta, Maia Curuchet elgar lan bat aurkeztuko dute "Nahas mahas", beraiek bizi duten une hibridoaz diona. Jacques Bosquet, leku berezi bat izanen du, izenik gabeko bost eskultura agertuko ditu. Josette Dacostak, lore hibridoak sortu ditu. Céline Mirailh Arrossagarayek "Emazte hibridoa", Guanes Etchegarayek famili bat. Pette Etchebarriak, nork daki zer. Christian Saint Marc berdin. Andoni Guiressek aldiz, "Oreka eta amodioa, biziaren zerbitzuan" irudikatu ditu. Baina agian ez dugu ikusiko...
  • Erakusketa idekia arratsalde guziz, astelehenetan salbu. 15:00etatik 19:00etara.
  • Xehetasun gehiago - HAIZE BERRI (Maixan Merkapide) 00 33 5 59 37 85 79 edo 00 33 6 70 63 53 94.
Laguntzaileak: Région Aquitaine, Conseil Général Pyrénées Atlantiques, Euskal Kultur Erakundea, Izurako herriko etxea
Eskerrak, Euskal Irratiak, Oztibarreko parropiari, Ametzania ostatua, Barka, Peikonia eta Armanakenia eta artista eta beso, buru azkar guziei.


Remitente: Haize Berri.2008/06/18
Etiquetas: erakusketa artea | Enlace permanente | Comentarios (0) | Referencias (0)

Envía un comentario





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net