(Lo sentimos pero este contenido no está disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org

Praktika kulturalak eta nortasun kolektiboak Euskal Herrian

2004-2005ean eraman inkesta kuantitatiboa eta kualitatiboa

Inkestaren helburua

Euskal Herri osoan eta besteak beste iparraldean nortasunari eta kulturari lotuak diren  praktika eta jarreren identifikatzea.

Lau gai landuak izan dira : lurraldea,
nortasuna, hizkuntza, kultura eta elkarte bizitza. Euskal Herri guzian 4000 pertsona galdezkatuak izan dira (16 urte goragokoak) : 3822 metodo kuantitatiboaren bidez (inkesta-egileak etxez etxe ibili dira galdesorta batekin) eta 200 inguru metodo kualitatiboaren bidez ( eztabaida taldeak + elkarrizketak + bizitza-historiak).

Azken emaitzen bilduma - 2007ko otsaila
2005eko irailean aurkeztu emaitzak
  • Inkestaren emaitzen aurkezpena eskura
    (PDF formatuan - aurkibide elkarreragilea - 500 Ko)
  • Inkestaren emaitzen laburpena
    (PDF formatuan - aurkibide elkarreragilea grafikoak + laburpenak - 4,2 Mo)
Hunkituak izan diren lurraldeak eta pertsonak

16 urtez gorakoko biztanleria

Ipar Euskal Herria :

  • 1610 inkestatu (inkesta kantitatiboa)
  • 4 eztabaida talde (dinamika orokorrak) eta bakarkako 7 elkarrizketa

Euskal Autonomia Erkidegoa :

  • 1204 inkestatu
  • 6 eztabaida talde (dinamika orokorrak)  eta 3 bizitza-historia

Nafarroan :

  • 1008 inkestatu
  • 6 eztabaida talde (dinamika orokorrak)

6 eztabaida talde (dinamika bereziak), 3 lurraldeetako jendez osatuak arlo hauetan berezituak : hezkuntza, euskalgintza, kultura eta sorkuntza, gizarte mugimenduak, mugaz bi aldeetako esperientzia dutenak.

Noiz iragan den inkesta eta nork eginik

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan : 2004ko  urria eta abendoa artean

  • inkesta kantitatiboa : Donostiako Ikertaldea enpresa
  • inkesta kualitatiboa : Bilboko Kualitate Lantaldea

Ipar Euskal Herrian : 2004ko urria eta 2005eko ekaina artean

  • Inkesta kantitatiboa : Baionako Stat’Adour kabinetea
  • Inkesta kualitatiboa :Baionako Stat’Adour kabinetea (2 eztabaida talde) eta Aldia Conseil et Formation Michel Veunac-en bidez (2 eztabaida talde)
Lanaren eginarazleak (obralaritza) :

Euskal kultur erakundea eta Eusko Ikaskuntza

Batzorde eragilea :
  • Xabier Itçaina, Bordaleko Zientzia Politiko Institutuan ikerlaria
  • Igor Ahedo, Euskal Herriko Unibertsitatean erakaslea, Eusko Ikaskuntzaren ordezkaria
  • Iñaki Martinez de Luna, soziologoa, Euskal Herriko Unibertsitatean erakaslea, eusko jaurlaritzako prospekzio soziologikoen kabinetearen burua
  • Larraitz Mendizabal, soziologoa, eusko jaurlaritzako prospekzio soziologikoen kabineteko langilea
  • Erramun Bachoc, soziolinguista, EKE-ko lehendakari ohia
  • Pantxoa Etchegoin, EKE-ko zuzendaria
  • Terexa Lekumberri, etnologoa, EKE-ko ondarea arduraduna

Ikerketa hau Akitania-Euskadi fondoari esker egin da, bai eta ere eusko jaurlaritzako prospekzio soziologikoen kabinetearen laguntza teknikoari esker (datuen azterketa).


 

Batekmila : Le singulier pluriel



Batekmila a reçu le label de la commission
nationale française de l'UNESCO