Euskara  Français 

"Itoiz kantatuz" egitasmo pedagogikoa - Jazz'in College 2008

370 haur kantari

José San Miguel musikegileak, urte oso batez, Itoiz talde ezagunaren errepertorioko hamaika kantu egokitu ditu bi gure kolegioetako koruek bi ahotsetan kanta ditzaten. Ipar Euskal Herriko bedaratzi koruk parte hartzen dute egitasmo honetan eta Landesetako kolegio batek.

Bi kontzertu handi

Oraindanik gogoan atxik kontzertuen datak: 2008ko ekainaren 6an, ostiralez, 21:00etan Donibane-Garazin (Jai-Alai), eta ekainaren 17an, asteartez, 21:00etan (Gare du Midi).

2008/05/14

Zitadelako ikasleen aurkezpena

Zitadelako kolegioko kantari gazteek beren burua aurkezten digute mezu honetan baita beren herriak.

Zitadelako 6.eko elebidunak


Zitadelako elebidunak gira, hamabi ikasle gira.
Gainean :Lisa , Andde, Iban, Pantxo, Bixente eta Peio
Beherean : Joana, Mikela, Joana, Damien, Xemartin eta Gabriel.

Koralan parte hartzen dute : Lisa, Andde, Joana, Mikela, Joana, Damien eta Gabrielek.

Irisarritik heldu dira : Lisa, Andde, Iban eta Mikela.
Suhuskunetik heldu da Pantxo.
Lekunberritik heldu dira : Joana eta Bixente.
Ahatsatik heldu da Peio.
Bustintzetik heldu da Joana.
Donibane Garazitik heldu da Damien.
Eiheralarretik heldu da Xemartin.
Donazaharretik heldu da Gabriel.

Zitadelako 5.eko elebidunak



Lehen lerroan (beherean) : Julien eta Patricia.
Erdian : Peio, Kaiet, Jean-Marie eta Amaia .
Hirugarren lerroan (gainean) : Txomin, Marina eta Julie.

Koralan parte hartzen duten ikasleak : Julien eta Amaia dira.
Peio, Kaiet, Amaia eta Julie Irisarrin bizi dira.
Julien eta Txomin Azkaratarrak dira.
Jean-Marie Ortzaizen bizi da.
Marina eta Patricia Suhuskunekoak dira.

Zitadelako 3.eko opziodunak



Ezkerretik eskuinerat :beherean, Emma eta Marie-Charlotte, erdian  Elodie, Miren, Maylis eta Elena, gainean  Iñaki eta Adrien. Denak koralan dira Iñaki salbu.

Emma Ahatsakoa da , Marie-Charlotte eta Miren Izpurakoak dira. Elodie eta Elena Uharte Garazikoak dira, Maylis Garaztarra, Iñaki Donazaharrekoa eta Adrien Esterenzubikoa.



Nork: Itoiz.2008/05/14
Gaiak: garazi zitadela | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatz ondoko eremuan gainean agertzen zaizkizun hizkiak.