Euskara  Français 

Présentation | Spectacles | Calendrier | Contact

http://www.koldo-amestoy.com


2008/01/07 12:18:11.857 GMT+1

Aneta Bokaleko ikuskizun berria

L'Adour en 1611 - Archives de Bayonne - Cliché Laurent Védrine
Kontaketa, kantu eta musika, publiko nagusiarentzako ikuskizuna  
Koldo Amestoy, kondalari
Pantxix Bidart, musikari,  kantari

Ikuskizun hau “Aneta du Boucau“ kondairaren inguruan moldatua da. Aturri ibaiari, itsasoarena erantsita, horra hemen „itsasoaren gaiari“ loturik daukagun kontaketa bakarrenetariko bat.
"Bilintxen arrantza ontzian dago Aneta bere emaztea. Beraien haur ttikia bere besoetan lo, indar ezezagun batzuek gauaren gauean eramaten dituztela... Bidaiaren helmugan, ugarte bat, eta horko kobazulo baten sakonean ezkutaturik dago mareen sekretua. Bere semearen lainotasunak gerizaturik Anetak abentura frango berezia biziko du, Aturri ertzetik urrutiko ugarte haren bazter ezezagunetaraino“

Ipuin harrigarri honen inguruan pizten dira eta agertzen hainbat kontakizun eta aipamen, ibaia, itsasoa, ugartea, eta bale ehizari loturikoak.
- Bixintxo, Anetaren senarra da. Aturri ibaiko arrantzale dugu. Bere gogoak „ibaia“ agertu eta biziaraziko digu. Pirinioetatik jausten diren erreketako urek osatzen dutela, lurra eta itsas zabala elkarri josiko ditu, hainbat ahaleginen ondotik, bere neurriko ibaiahoa „urhandian“ trenkatuta.
- Amaiur, Anetaren semea dugu, honen bularretako umea. Bere baitan dauka bale ehizaren memorioa. Aitaren pinaza barnean, amaren besotartean kokatuta, bere gogoa bidean emango du, balearrantzaleen uharatik kontaketa eta ixtorio-mixterio frango entzun araziko digula. Itsasoko bideetan, Aturritik Saint-Laurent ibaieraino, baten bokaletik bestearen ibaiahora, Ternuako „lur berrietaraino“...  

Edukia : Euskal Herriko mito eta kondairak, Koldok asmatutako kontaketa eta poemak ; kantu herrikoiak edo olerkiak, Pantxixek musikatuak eta abestuak euskaraz, gaskoinez, ingelesez eta frantsesez. Idazle hauen poemetarik hartuta : Kenneth White (Mendebaldeko ateak), Aurelia Arkotxa, Martin de Hoyarzabal, Johannes Etxeberri (balearrantzaleen otoitzak),...  

Auteur: koldo.2008/01/07 12:18:11.857 GMT+1
Catégories: berriak | Permalink | Réponses (0) | Références: (0)

Commentez cet article!





The CAPTCHA image

Saisissez ci-après les lettres qui figurent dans l'encart ci-dessus.