Euskara  Français 

Présentation | Spectacles | Calendrier | Contact

http://www.koldo-amestoy.com


2007/12/21 16:51:21.279 GMT+1

Hurbil'Ago, ipuin eta kantuak etxean : lagunak eskertzeko hitz bat edo bi...

Egunon  !
Joan den ostiral gauean gurekin zinen, Hazparne Hazketako Dendariaenean. Eta zure parte hartzeak, alde batetik biziki poztu gaitu eta bestetik, gaualdi goxo bat elgarrekin iragaiteko parada eman digu. Aspaldiko partez… Milesker zuri !
Eskerrak ere, Régine, Maialen, Iker eta Txomin adiskideeri beraien etxean hain gogo onez eta funts handirekin errezebitu gaituztelako. 
Horra beraz, bidean eman genuen "HURBIL'AGO - Spectacle à domicile" kultur ekintza saila aitzina doala, poliki poliki...
Geroan ere, formula hori gure lagunen bitartez hedatzeko gogoa dugu. Inguruko artisten lana ezagutarazteko eta sustengatzeko ; bai eta, herritar eta auzoen arteko jendekidetasuna eta adiskidantza bizirik atxikitzeko... "harri batez bi txori" egin genezake horrela.  
Norberak bere salan, ezkaratzan, selauruan, bordan edo etxeko leku baketsu batean kokatu lezakeen ikuskizun xume eta zintzo bat, ahalaz euskaraz, edo berdin frantsesez ere, aitzinetik hautatu eta eskainiko luke.
HURBIL'AGO hurbiletik segitzen dugunon partetik,
Zorionak eta... Ez adiorik !
Koldo eta Pantxix

Auteur: koldo.2007/12/21 16:51:21.279 GMT+1
Catégories: berriak | Permalink | Réponses (0) | Références: (0)

Commentez cet article!





The CAPTCHA image

Saisissez ci-après les lettres qui figurent dans l'encart ci-dessus.