Euskara  Français 

Présentation | Spectacles | Calendrier | Contact

http://www.koldo-amestoy.com


2008/10/15 09:22:49.785 GMT+1

ANETAren bidetik…

2008. urte hasieran Angelun estrenatua izan zenetik, "Aneta Bokaleko" beti eta aurrera nabigatuz doa. Heletako "Itsasoa" kafe-kultura gunetik, Bretainiako Lannion hiriraino, "Adour 2008"ko Escumayres-Talasta elkartearen txalupak jarraituz, Biarnoan zehar, Aturri eta Pirinioetako errekak jariatu eta ibiltzen diren eremuetan gaindi...

Azken aldietan, Lapurdiko Hazparnen, eta Baxe-Nafarroako Arancou herriko elizan ikusi genuen, une batez gelditzen. Laster Pabe aldean agertuko zaigula eta Garazi inguruan ere bai, omen... Baina "Aneta Bokaleko"ak amesten du, holako batez, haizeek eramanen dutela hegoaldeko portuetaraino. Ozeanoak zeiharkatzeko abentura handien abia-puntu izan ziren Bizkaiko edo Gipuzkoako itsasertzeko herri batean edo bestean geratzeko ! Bere pinaza kaian amarratzeko aukera emanen al diote ? Nafarroa edo Araba aldeetara joateko, erreketako uretan ibiltzeko prest dago ere.

Auteur: koldo.2008/10/15 09:22:49.785 GMT+1
Catégories: berriak | Permalink | Réponses (0) | Références: (0)

Commentez cet article!





The CAPTCHA image

Saisissez ci-après les lettres qui figurent dans l'encart ci-dessus.