
Aste batez ikuskizuna birmoldatzeko eta apailatzeko, ahotsez hornitzeko, gogo-beharrietan kokatzeko eta azkenean apirilaren 18an, "Aneta Bokaleko"ren inguruan denak elkarturik, kultur bideetan abia arazteko.
Heletako topaketa hau dela eta, kasualitatez bezala, hiru gertakizun ospatuko ditugu, batera :
Alde batetik, Koldoren kasuan, 25 urte egiten baitu artista-kondalari gisa lanean hasi zela. Bestalde, Pantxixekin, ikuskizun berria asmatu eta sortu behar zutela eta, erreka, ibaia eta itsasoaren gaia hautatu zutelako, hots uraren gaia, "Uraren Urtea" ospatuko den garai honetan berean. Eta azkenik, juntatze berezia izanen delako : Traboules konpainia, Heletan, itsasotik hain urrun, bere kulturuneari "Itsasoa-La mer" izena ematea ausartu zela behin, eta horra non "Aneta Bokaleko" ikuskizunaren euskarazko estreinatzea, bertan eginen dela.
Angelun, "Baroja jauregiko Zalditegietan" frantsesez egin zen bezala, Heletan, "Itsasoa" kulturunean, euskaraz…
Apirilaren 18an, osteguna - 21:00 - Publikoa : jende helduari zuzendua - Sartzea : 7 € / 5 €
Koldo : kontaketa eta kantu - Pantxix : kantu eta musika (kitarrak, cetera-cistrea eta cavaquinhoa)
Euskal Kultur Erakundea eta Eihartzea kultur etxearen partaidetzarekin.
Commentez cet article!