Euskara  Français 

Présentation | Spectacles | Calendrier | Contact

http://www.koldo-amestoy.com


2008/11/20 18:00:04.303 GMT+1

In Vino Fabula


IN VINO FABULA
Kontaketa, kantu eta musika ikuskizun berria
Koldo Amestoy, kondalari eta Pantxix Bidart, kantariarekin

IN VINO FABULA edo...
Nolaz uholde handi denboran hainbeste ur ikusi zuelako, uso batek gidaturik, Noe Ibarxolan kokatu zen, eta mahastia landaturik, ardoa egin zuen,
Nolaz pikondo itzalpetik pasatu ziren Satan, Bacchus ardoaren jainkoa, Dom Pérignon, Martin eta bere astoa, eta lehen mahats-biltzaileak,
Nolaz Martin mahastizaina eta Bixente dolarean sarturik atea hetsi ondoren, sotokoa ideki zen geroago, eta Ardane bere alabaordea agertu, bere lehen arnoa dasta arazteko harro zegoela,
Nolaz Jesus-Kristo eta ezteiliarrek, Rabelais eta Gargantuak ardoa gozatu zuten, Sancho Panza, erretorea et bere medikuak, eta beste hainbatek bezala. Eta behin etorri zela, Johann eslobakiarra bere arnoaren sekretua salatzera.

IN VINO FABULA : ardoaren munduari hurbilketa bat da...
Gogoan daukagularik mahastiko lana, ardogilea bere sotoan… eta ardandegia hornitu duena, mando xume bat izanikan ere !

Hauxe duk arno ona
Ardanbegikoa,
San Antonek gorde dezala
Hau ekarri duen mandoa

Koldo Amestoyek asmatu kontakizun berri baten inguruan, konbinatu ipuin eta kondaira, anekdota eta kronika, ditxo eta olerki... Zirika eta mirikakin eraiki ikuskizuna… Pantxix Bidartekin bikotean eta zuzenean. Honek bere ukitua ekartzen duela, musikatu dituen kantu, eta konposatu musika-soinuekin.

Cumulus vini, periculosus curae est.
Potenedun est cum moderatione !

Auteur: koldo.2008/11/20 18:00:04.303 GMT+1
Catégories: berriak | Permalink | Réponses (0) | Références: (0)

Commentez cet article!





The CAPTCHA image

Saisissez ci-après les lettres qui figurent dans l'encart ci-dessus.