haizeberri_kulturetxea_aurkezpena


2008/09/24

Ibañeta gaur

Haize Berri Kultur etxeak, Antton Luku eta euskal taula zuzendarien kolaborazioarekin, euskarazko antzerki idatz lan eta ekoizpenak garatzeko duen xedean bete betean sartzen da "Ibañeta" antzerkia. Ibañeta muntatzea erronkari baia eman zuen Kristiane Etxalusek proposatu ziolarik, bereziki Oztibarreko Antzerkia, Hiru punttu eta Kitzikatzan/k taldekide diren hamabost bat jokalariekin.

2008-ko urriko emanaldiak

Nafarroa Karlomagno-ren tropek okupatzen dutela antzezten ditu Ibañetak. Batzuk okupatzaileari aurre egiten, besteek harekin kolaboratzen. 778 urteko gertakariak. Orreagan Euskaldunen garaipenaren data hain justu, legendari oihartzun eginez, Larzabal-ek 1968-an idazten du, frankismoaren kontrako Euskaldunen erresistentzia armatuaren birsortzearen urtea, antzezlan epiko bat non pertsonaiak garaikideen antza duten. Berrogei urte berantago, gaurkotasun bat agertzen du : Euskaldunek ez dute oraino aterabide bat atzeman ahal izan, herri nortasuna betikotu galdeari erantzuteko eta borroka armatuaren burrunbek segitzen dute. Parean begiratzea hobe.

Piarres Larzabal (1915-1988)-ek 100 euskarazko antzezlan baino gehiago idatzi ditu. Larruneko mazelan sortua, bere apaizgoa langileen eta jende xumearen ondoan engaiatuz eraman du. Alemaniar okupazio denborako erresistente izana gaitik, Polonian preso egon zen. Frankismo-tik ihesi eta Euskal Herriaren askatasunaren alde egiten zuten iheslariekin. Anai Artea, iheslarien sostengu elkartearen sortzeko indar guziak eman ditu, hainbat apezkide eta hierarkia katolikotik bereiztea erran nahi bazuen ere. Larzabal Euskaltzaindian sartzen da. Bere obra anitz antzerki klasikoak bihurtu dira, Ibañeta barne. Hurbiletik bizi ukan dituen gertakariei lotzen dira bere obrak. Ibañetan, Karlomagno-ren indarrak ordezkatzen dituen pertsonaiak Apfel deitzen da, alemanez itzuliz, sagarra frantsesez eta manzanas gazteleraz erran nahi duena. Jakin behar da, 1968-an, Manzanas komisarioa, ETA-k hil duela.

Jatorriz Markinakoa (Bizkaia), Ander Lipus zuzendari artistikoak, antzerkian duen eskarmentu eta pasio paregabeak sartu ditu, iparraldeko herri antzerkian murgiltzeko, Artedrama egiturarekin. Eskola euskaraz burutu eta, Madril-eko William Laytonen "laboratorio del drama"n formatu zen, Bilbon "Antzerkiola Imaginarioa" antzerki laboratorio gunea 97an sortu aitzin. Kairo, Miami eta Buenos Airen, besteak beste Yuri Sam -aurkeztu zuen euskaraz arrakasta berezia bilduz. Azken urteetan, Hala mintzatu zen Zappatustra, Bertsotranpa obretan preziatzen ahal da, underground mundutik bertsolarien lurraldera lerratzen delarik naturalki.

Ibañeta antzerki sorkuntza, Hitzegin proiektu orokorraren ardatza da, Ander Lipusen lanaren ezagutaraztea bestalde. Herri antzerkia gogoeta kolektiboen iturri edo tresna izan behar duela pentsatuz, Piarres Larzabalen bizi engaiatua omenduz denbora berean, 2009ko udaberrian mintzaldi saio bat uztartuko da Ibanetaren bigarren emanaldi saioari. Partehartzaileak batez beste : Jean-Pierre Massias, Gabi Mouesca, Xabier Itzaina, Inigo Iruin.

Antolatzaileak: HAIZE BERRI (00 33 5 59 37 85 79 ; 00 33 670 635 394) & ARTEDRAMA (00 34 615 779 511)

Partaideak: Akitania/Euskadi ; Conseil Général P.A. ; Euskal Kultur Erakundea ; Udalbide ; Iholdi Oztibarre herri elkargoa ; Izura Azmeko herria.

Jokolariak:

  • Maitena Tikoipe
  • Laida Harlouchet
  • Arantxa Idieder
  • Kristiane Etxaluz
  • Salbat Faltxa
  • Jean-Marie Irigoin
  • Iban Ithurbide
  • Beñat Bidegain
  • Amaia Boloki
  • Xabi Elgart
  • Manex Erdozaintzi
  • Mattin Errekart
  • Maite Goihenetxe, Mateo
  • Mark Emedy
  • Jean-Bernard Negeloua
  • Filip Tikoipe
  • Eñaut Larralde
Idazlea: Piarres Larzabal
Aintzin predikua: Antton Luku, Ander Lipus
Zuzendari artistikoa: Ander Lipus
Musika sortzailea: Jean-Christian Irigoyen
Musikalariak: Jean-Christian Irigoyen, Dominique Barreix
Alde plastikoaren prestakuntza: Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo
Argien diseinua: Oier Ituarte
Instalazioa: Gonzalo eta Pette Etxebarria
Taulagaina, teknika: Xuburu, Mathieu
Afitxa: Asisko Urmeneta

Remitente: Haize Berri.2008/09/24
Etiquetas: antzerkia | Enlace permanente | Comentarios (0) | Referencias (0)

Envía un comentario





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net