[ http://www.soziolinguistika.eke.org ]

Erramun Baxok soziolinguistaren kronikak

2009/01/19

Azken inkesta soziolinguistikoaren Ipar Euskal Herriarentzako emaitzetan zuzenketa

2006an egin zen 4. inkesta soziolinguistikoaren emaitzak zuzendu behar dira Ipar Euskal Herriarentzat. 2000 lekukoen laginatik ehunekotan atera diren emaitzak osoki fidagarriak dira, dakigularik lan egin duten erakundeak biziki profesionalak direla, EUSTAT, INSEE, SIADECO. Gero estrapolazioa egin behar da laginetik egiazko jendetzara. Baina orduan ez ginakien zenbat herritar ginen 2006an. 1999 erroldako emaitzak genituen eskuetan eta estimazio bat egin da zer ziteken 2006ko jendetza azken urteetako jendetza garapena konduan hartuz.

Anartean errolda egiteko moldea aldatu da Frantzian. Lehen, 9 urtetarik egiten zen jende guztien kondaketa eta orain errola molde jarraikian egiten da. Urtero udalerrien bostetarik bat kondatzen da. Hiri handientzat jokamolde berezi bat bada. Ondorioz bost urteren buruan agertzen dira emaitza orokorrak. 2008ko abendoaren 30ean publikatu duten estatistika 2006ko jendetza osoarena da. Beraz 4. inkestaren emaitzak zuzen ditzazkegu.

1999ko erroldaren arabera egin zen estimazioaren arabera, 2006an 230.200 herritar ginen 16 urte eta gehiagokoak. Orain badakigu zein zen 2006ko egiazko jendetza. Orotara 288.900 herritar eta hauetan 2465.600 jende 16 urte eta gehiagokoak.

Horiek hola, laginean agertu diren ehunekoak zuzenak dira. Zenbaki gordinek erakusten duten estrapolazioa da zuzendu behar dena. Adibidez 2006an, 16 urte eta gehiagoko jenden %22,5ek euskara ongi edo aski ongi dakite :

  • 2006ko EUSTAT estimazioa : 230.200 herritar X 22,5% = 51.800 euskaldun.
  • 2006ko INSEE jendetza : 245.600 herritar X 22,5% = 55.260 euskaldun.
  • 2001eko inkestaren emaitzak : 221.580 herritar X 24,7% = 54.730 euskaldun.

Oro har, 2001etik 2006a arte, Ipar Euskal Herrian euskaldunen kopurua ez da aldatu, baina euskaldunen ehunekoa %2,2z gutitu da.

Erreferentzia : Hirigintza agentzia (AUAP).

Egilea: Erramun Baxok.2009/01/19
Etiketak: inkesta 2006 | Permalink | Komentarioak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatz ondoko eremuan gainean agertzen zaizkizun hizkiak.