Euskal kultur erakundea | www.eke.org |
Biltegia: Euskal kultur erakundeko ekintzen artxibotegi multimedia

Biltegia
Euskal kultur erakundeak antolatzen dituen ekitaldien edo eramaten dituen lanen berri plazaratzen ditu atal honek. Media ezberdinak lehenetsiz beti (bideoak, soinuak...).
Euskal kultur erakundearen bizi aberatsaren miraila izan da nahi du blog honek. Zure oharrek gure edukiak aberats ditzatela! Mezuen izenburuetan klik egin eta igor zure komentarioa!

Gaiak

trukaketak  komunikazioa  patrimoine  kultura  collecte  culture  bertsolaritza  euskara  arts  icb  création  échanges  ikerketa  internet  irratigintza  literatura  musika  transmisioa  bilketa  théâtre  littérature  recherche  transmission  ondarea  eke  sorkuntza  diaspora  artea  musique  antzerkia 

2008/09/10

Hungariarekin harreman berriak sortu nahian...

Pantxoa Etchegoin, Euskal kultur erakundeko zuzendaria lau egunez Budapest hirira joan da (buruilaren 3tik 6era), Millenáris kultura zentroak gomitaturik (www.millenaris.hu), besteak beste hango kultura arduradunak ikusteko, ikusgarri gelak bisitatzeko, eta nolaz ez euskal kulturaren eta artisten aurkezteko.


Pantxoa Etchegoin eta Anna Toth

Ondorioz, Agnes Kirchkeszner, Millenáris zentroko kultura zuzendariak lan bilkura batzu antolatu ditu, Hungariaren eta Euskal Herriaren arteko trukaketa artistikoetaz mintzatzeko. Gomitatuen artean, bazeuden Zentroko alor desberdinetako zuzendariak, « Music Export Hungary » bulegoko arartekolaria, A38 ikusgarri-untziko ordezkariak, Trafó – Arte Garaikideen Etxea – eta Mu Theatre geletakoak.

Ber denboran, lan bilera bat egin du ere Frantses Institutuko kultura arduraduna den Jérôme Bloch Jaunarekin.


Ekimen hau lotua da Anna Toth, Euskal Herrian bizi den Hungariako artistaren erakusketari.

Eskuin eta ezker berreskuratu dituen ekai batzuetarik abiaturik (Egurra, plastikoa, metala, etabar), eta Hungariako 30 bat ikasle gazteen laguntzarekin, 300 metro karratuko erakusketa bat apailatu du Millenáris zentroko Fogadό deitu erakusketa gelan. Espazio eszenagrafiko haundi bat, koloretsua, indarrez betea, emozioa eta omorea bateraturik, ekologiaren inguruko gaieri sentikortasuna eman nahian, bai eta ere norberaren eguneroko elkartasuna lehenesteko xedearekin.

Lehen kultura harreman hauek biziki aberasgarriak izan dira, eta hango esperimentazio artistikoak eredutzat har litezke. Euskal kultur erakundeak bide berri batzu ideki behar lituzke Hungariarekin ondoko hilabeteetan, nola euskal kultura hedatzeko kanpoan, hala Europa ekialdeko erresuma honetako artista joriak hona erakartzeko.

Nork: Pantxoa Etchegoin.2008/09/10
Gaiak: trukaketak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi komentarioa bat





The CAPTCHA image

Idatz ondoko eremuan gainean agertzen zaizkizun hizkiak.