Euskara  Français 

Présentation | Spectacles | Calendrier | Contact

http://www.koldo-amestoy.com


2008/08/30 12:00:27.461 GMT+1

Bizirik irauteko ? Lotsa baztertu eta itxura eman behar

Argazkia / Photo : Gilbert Glère

(Idazki / kronika)

Ezagutzen dut gizon bat, egunero inguruak kurritzeko usaia duena, eta bide batez, hainbat puska biltzeko ohidura. Herrietako merkatu, feria eta azoketako saltzaileek ezagutzen dute. Eskualdeko jatetxeetakoek ere bai. Ibili baitzen bakoitzari aitortzen, bere familiarekin nola bizi zen, eta zer egiteko asmoa zuen. Eta denek onartu : lagunduko zutela.  
Geroztik, goizeko saltzapenak bukatzerakoan, merkatariek saldu ezina, fruitu, barazki, gasna, haragi, ogi, gozoki edo beste, kartoin batzuetan garbiki altxatzen dute, eta xoko batean ematen.
Eguerdian agertzen zaie gure gizona. Iepako batez agurtu eta baztertutakoak harturik, goraki eskertuz urruntzen da. Bere motoaren gibeleko karroan eman, motorra pitz eta segi aitzina.
Arratsalde hastapenean, ostatuen sukalde gibelaldera doa. Sukaldari eta langileek utzi dizkioten janari soberakinak, platera batean hedatu eta hau ongi estalirik, urruntzen da.
Berantago, inguruko auzoak kurrituko ditu, laborarien sasoineko uzta bilketa lanaren ondotik, bildu ezinak eta berexiak bere kutxan kargatzeko. Haratago, herritarrek bide hegian utzitako hainbat altzari, muble, arropa edo beste puska eramanen du ere, eta etxera ekarriko.
Bere etxea ? Jauregi idurikoa da, behar bezala hornitua. Familia ? Bere ama, emaztea eta zazpi seme-alabek osatzen dute. Guziak osasun onean dira eta ongi beztituak. Bere motoaz gain, auto bat, furgoneta bat eta bizikleta andana bat dauka. Eta zer gehiago ? Berak, jauregizainaren itxura ederra duela. Besterik ez !
Hori hala bada halabiz, hala ez bada halatsu !

Auteur: koldo.2008/08/30 12:00:27.461 GMT+1
Catégories: idazkiak | Permalink | Réponses (0) | Références: (0)

Commentez cet article!





The CAPTCHA image

Saisissez ci-après les lettres qui figurent dans l'encart ci-dessus.