Euskara  Français 

Présentation | Spectacles | Calendrier | Contact

http://www.koldo-amestoy.com


2008/06/18 16:58:29.903 GMT+2

Azken mohikano, ala ?


Argazkia / photo : Sculpture de Guanes Etxegarray

(Idazki / kronika)

Bere herrian, "azken mohikano" ala ?
Ezagutzen dut jende bat, "azken mohikano" senditzen dena. Ez da, herrian beste nehor ez duelako berarekin, edo bere arrazako azkena delako... Ez ! Hori hala balitz bederen ! Jendea badauka inguruan, baina herritarrik ez du. Ez baitira beren herriko mintzaira eta kultura galtzera uzten eta ahanzten ari dutenak baizik. Hots, beren izate propioaz husten ari direnak. Eta zer bilakatzeko, aments ? Gure lagunak, jasan ezina du...
Bere beharria zorroztu duen egunean, eta beste era batez entzuten jarri denean, konturatu da bere lantokian, auzoan, eta etxean ere, ez duela bere mintzaira guttitan baizik entzuten, eta ondorioz, ez dituela egunean, euskaraz elekatzeko paradatxo bakar batzu, besterik ez... Nora goaz horrela ? Gure lagunak, jasan ezina duenez, iharduki behar duela eta...
Ohartu da ere, ohidurak, erritoak, ekitaldiak, lehengoak eta gaurkoak baztertzen dituztela. Beraienak ez balira bezala. Euskal memoria miresgarriari, ixtorio herrikoieri, gogo biziari, jendeak ez du gehiago kasurik ere ematen. Ezazolkeriaz, alferkeriaz, ala ? Gure lagunak, ez du beraz bere sorterrian sekula gozatzen olerki, kontaketa, kantu, bertsu, erranzahar edo zirtorik... Tirrit. Jasan ezina duenez, iharduki behar eta, urrats bat eginen du...
Gela zolan, barraren ondoan, kalakan egon beharrean, sekula beharri bat, begi bat luzatu gabe gertatzen denari, aitzinatuko da kulturaren sustatzaile gisa, edo berdin, taula gainera iganen, euskararen aktore bezala, "lehen mohikano" izateko.
Hori hala bada halabiz, hala ez bada halatsu !

Le Journal du Pays Basque, Euskal Herriko Kazeta egunkarian, "Azken Hitza" zutaberako Koldok hilabetero idazten dituen euskarazko kronikatxoetarik bat.

Auteur: koldo.2008/06/18 16:58:29.903 GMT+2
Catégories: idazkiak | Permalink | Réponses (0) | Références: (0)

Commentez cet article!





The CAPTCHA image

Saisissez ci-après les lettres qui figurent dans l'encart ci-dessus.