ArkitekturaMichel BERGER arkitektoaren ekarpena Etxea Berriki agertu dira arrunt desberdinak diren bi mota generikoen tokiko bertsioak, hots alde batetik Nafarroan eta Lapurdin kausitzen den teilaz estalitako "kantabriar-akitaniar" motaren eta bestetik Xiberuan lapitzez estalitako "piriniar" motaren tokiko bertsioak. Nafartar eta Lapurtar modeloak batzuetan gurutzatzen diren eta aldaketa anitz dituzten bi bertsio nagusiz osatzen dira. Tamaina arrunta dute eta angeluzuzenak dira. Nabe bakar batetik eraikiak izan dira, harriz betea izan den zurezko armadura baten laguntzaz. Lapurtar modeloaren aitzina zurezko zatiz osatzen da. Etxabea harri-hormaz egina da eta lorioa aterpetzen du. Nafartar modeloaren aitzinak aldiz, ate bat dauka harri landuzko gangaren erdi-erdian. Ekialdera itzuliak diren etxaintzin horiek ederki apainduak dira : zurezko balkoiak ukan ditzakete, leiho uztartuak, harrizko edo zurezko zizelketak (leihoburuak, arkuak, angeluko harriak, epigramaz edo dataz grabatu taulak…). Denboran zehar eta beharren arabera, hastapeneko tamaina maila batez edo biz altxatua izan daiteke edo, zelaian izan ezkero, alde batetik eta bestetik luzatua izan daiteke, itxura disimetrikoa hartuz. Xiberutar modeloa, tamaina desberdinekoa izan daiteke eta arkitektura ezaugarri arrunt desberdinak baditu. Biarnoko eta Bigorrako etxeen antza du. Baina etxearen berezitasun nagusiena, etxearen eta honen barnean bizi direnen arteko harremanak dira. Ohidurak eta kode juridiko berezi batek kudeatzen ditu, premuari etxearen izena ematen eta eginbehar kasik sakratuak inposatzen. Jaraunspen eskubidearen berezitasun honek etxearen iraupena segurtatzen zuen, bederen bizitokiari dagokionez. Beren berezitasunaz eta ondare interesaz arduratuak diren premuak edo jabe berriak, etxea berritzen saiatzen dira, behar berrietara ahal bezain ongi egokituz. XIX. mendearen bigarren zatitik goiti gertatu baserriko baloreen eta arte herrikoiaren itzulerak, erregionalismoaren sortzea ekarri du arkitektura mailan. Horrek etxearen itxura aldatu du eta bere baserri funkzioa galdu du. Neo-euskal luxuzko etxea bilakatu da eta ondotik lapurtar etxe arrunta. Joera hori hain handia izanik, zailtasun handiak ditu egiazki berritua izateko. Ondare lekukotasun bat egon behar ote du ala inspirazio iturri bat ? Hori izanen da ondoko belaunaldien erronka.
Dokumentu osagarriakDans quel contexte prend place la maison traditionnelle ? Habitat rural et établissements humains Plasticiens et architectes : entre libertés et rigidité imposée
Baliabide-zentroak Architectes des Bâtiments de France : Conseil d'Architecture, d'Urbanisme et de l'Environnement (CAUE) :Paueko Bulegoa Conseil d'Architecture, d'Urbanisme et de l'Environnement (CAUE) : Baionako Bulegoa Centre de documentation et d'archives d'architecture :
Kultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak jasoko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, inori azalpenik eman gabe. IKUSKIZUNA - ANTZERKIAHerioa eta Dontzeila 2009ko urriaren 2a FESTIBALA - DANTZABERTSO SAIOA - TXAPELKETA 2009Bertsolari txapelketa - Final-laurdena 2009ko urriaren 3a IKUSKIZUNA - DANTZAAurrez aurre 2009ko urriaren 3a KONTZERTUA - MUSIKAFuck Norris - Rachel 2009ko urriaren 3a IKUSKIZUNA - IPUINAKVoyage sans bagage ni raison 2009ko urriaren 3a ANIMAZIOA - BESTALapurtarren Biltzarra 2009ko urriaren 4a ERAKUSKETA - MARGOLARITZAMargolaritza Euskal Herrian 50 urtez ERAKUSKETA - ARKITEKTURAERAKUSKETA - MARGOLARITZA |