ORRI
NAGUSIA
Gaia
klikatuz, lotu
gertakizunak
zure modura historia osatzeko. |
Historia Kronologia,
Nafar erregeak, Euskal Herriko historian 66 data mugarri, Alderdi eta
Erakundeak. |
Herriak EH-ko
lurralde historikoak, mapa, eta herrialdeen historia. |
Euskara
Bilakaera
eta euskalkiak. |
Mitologia Mito
eta alegien laburpena, mitoen zerrenda, alegien zerrenda eta web
interesgarriak. |
Herriz
herri Euskal
Herri osoko herriak, historia eta turismoa. |
Mapa
Interaktiboa,
herri nagusietara sarrera zuzena. |
Nafarroako
ereserkia
|
Denda
|
|
HISTORIAREN
GERTAERA GARRANTZITSUAK
- 1
- 2 -
|
Baskonia
edo Waskonia eta Euskal Herria-Nafarroa
Wasconiak
eta baskoiak euskaldunon elementu etnikoei egiten diote
erreferentzia; Euskal Herriak, batez ere, identitate kultural eta
linguistikoari; Nafarroak, berriz, Europa mailan ezaguna eta
errespetatua izan zen erresuma egiturako Estatu independenteari.
Hirurak, ordea, lurralde eta hiritar jende berberari ematen diote
izena eta izana.
|

|
|
Erromatarrak Euskal Herrira iritsi zirenean

|
...
baskoien euskal tribuen
sei giza-talde bereizi zituzten: akitaniarrak, baskoiak, autrigoiak,
karistiarrak, barduliarrak eta beroiak. Kontuan hartu behar da
orduko Euskal Herria egungoa baino askoz ere zabalagoa zela eta
gaurko lurraldeez gain, Errioxa, Bureba-Burgos, Aragoiko iparraldea
eta Akitania hartzen zituela bere baitan. Gainera, euskara bertako
hizkuntza naturala izateaz gain, euskararen lur eremua egungoa baino
handiagoa zen. |
|
Euskararen
lurraldea
Antzinako
euskaldunak zabaldurik zeuden Garona ibaiaren hegoaldera eta Ebroren
bi aldeetara Duero ibairaino. |
|
Baskonia-Akitaniako
dukerria
Dukerriaren lurraldea Garonatik Ebroraino
iristen zen, hala ere, Genialek benetan, Pirineoetaraino iristen zen
antzinako Novempopulania baino ez zuen menderatu. |

|

|
Arabiarrak
711n Hispaniatik sartu ziren eta Baskoniako
dukerri independentearen Eudon Handia buruzagiak
Tolosan
garaitu zituen. |
Orreagako
lehen gudua
778ko abuztuaren 15ean, euskaldunek
Karlomagno Handiaren ostea garaitu zuten. Sarritan,
artzain harrijaurtitzaile kontua izan zela esanez gutxietsi egin
dute gertaera. Nekez sinets daiteke, ordea, garai hartan
zegoen Europako ejertzito indartsuenari irabazi ahal izateko
haren pareko beste ejertzito bat ez zutenik aurrean.
|

|

|
Orreagako
bigarren gudua: Eneko
Arista Iruñeako errege goratzen dute.
824an, Pepin I.a
errege frankoak eta bere menpeko hainbat jaun armada bidali zuten
Iruñera, baina bueltakoan, Orreaga-Garaziko mendietan, Eneko
Aritzak eta bere suhiek frankoen armadari garaitu zitzaien. Eblo eta
Aznar Galindez I.a kondeak preso hartu zituzten. Baskoi nobleek
Eneko Aritza errege goratu eta Iruñeko erresuma sortu zuten. |
Antso
III. Nagusia
Kronista arabiarrek
"Euskaldunen Jauna" deitu zioten. Eneko Aristaren
ondorengoek erresuma egitura Baskonian zehar zabaldu egin zuten eta
Antso III.ak Nafar Lurralde ia osoan ezarri zuen agintea. Horrez
gain, beste auzo lurralde batzuen babeslea izan zen. |

|

|
Gartzia
III.a Sanchez eta Antso
IV.a Gartzes Peñalengoa
Gartzia III.ak
Gortea Naiarara eraman zuen eta jarauntsitako nafar lurralde osoari
eutsi egin zion. Bere anai Fernando Leon-Gaztelakoak, ordea, bi
erresumen arteko mugan, Atapuerka (1054), erail egin zuen.
Gartziaren semea Antso IV.a bertan goratu zuten errege, baina hau
ere, gaztelarren aginduz eraila izan zen Peñalenen. Nafar ejertzitoaren ahulezia aprobetxatuz gaztelarrek Naiara inbaditu
(1076) eta 436 urtetako jazarpenen etengabe eta bortitzen ondoren
(Nafarroa Garaia 1512) Pirinio azpiko nafar erresumaren kontrola
lortu zuten. |
|
Erabiltzailearen
txokoa 1.-
2.-
BIDALI
ZURE EKARPENA
|