(Lo sentimos pero este contenido no está disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org Orga jokoaJoko hori geihienik iduriz euskalduna da, oso herrikoia. Behar du ikusi, egun guzietako lanetan, gure bide txarretan, orgak lohian sartzen edo harrietan kokatzen zirela. Laborariak behar zuen orduan, gibeleko partetik lotu eta altxatu, errotak arroilatik ateratzeko edo bederen behien doi bat laguntzeko. Hala hala, “mekanika” egunetan, gizonak lotzen ziren orga bati, eta gazte hutsak menturazten zituzten indar bortitz horri buruz. Azkarrenek altxatzen eta itzulia eginarazten zuten orgari. Luzien Betbeder Donapaleun (argazkia : Pierre Sabalo) Ez dakigu noiz eta nola plazarat jalgi zen joko hori. Behar bada, Donapaulen, herri arteko lehen xapelgoak antolatu zituztelarik, duela 50 urte. Geroztik, orga bera baliatzen dute, urtetik urtera, behar bezala arra antolaturik. Gure adin haundiko andereňoak 350kg pizatzen ditu, bainan, punta lurrian pausatua izanaz geroz, 185kg (bakarrik!) dira altxatzeko. Herri batetik bestera, ez ziren orga berak, ez zen beraz aise batzu bertzen ondorioen konparatzea. Euskal kirolen arduradunek finkatu zuten nola orgak izan behar zituen 4,50m luze eta 200kg altxatxeko pizu. Horietarik kanpo, ez du berdin balio itxurak: gaur egun ba ditugu orga batzu, zinez itsusiak, kamioi errota zahar batzuekin muntatuak. Ez dute tirrit balio. Besta eder bat nahi baduzue, so egizue zer orga den. Orga ederra, besta ederra! Atzo edo egun, lan bera da. Gibeletik pasatu behar dira besoak, peko zur bati lotu eta altxatu, xutituz. Gero hasi itzuliaren egiten, eskuin edo esker, berdin balio da. Artetan gelditzen ahal da hatsaren hartzeko, bainan edozoin aldiz ez du errotak lurra hunki behar. Itzuli bakar, 28m gora behera kurritzen dira, azkarrenek lau itzuli eginez, 100m airez aire gainditzen dituzte. Lehen orga altxatzen zen, eta gero kasu eginez, bazterka bazterka, itzulia egiten zen. Oraingo jokolariek, kasik lasterka, zangoak makurturik ari dira. Bainan kasu lurra hunki. Gisa guziz, indar haundia behar da horrelako proba baten dako. Bakotxak berak entsaiatzen ahal du, buru guzia zartazteko punduan, orgaren altxatzia. Segidan izanen dute errespetu haundia, orga altxatzelarieri buruz. Suscribirse a la agenda culturalRecibirás los próximos eventos de la agenda cultural. Cuando lo desees, podrás rescindir la suscripción sin necesidad de justificación alguna. ESPECTÁCULO - TEATROHerioa eta Dontzeila 2 de Octubre de 2009 FESTIVAL - DANZATORNEO DE IMPROVISADORES - TXAPELKETA 2009Bertsolari txapelketa - Final-laurdena 3 de Octubre de 2009 ESPECTÁCULO - DANZAAurrez aurre 3 de Octubre de 2009 CONCIERTO - MÚSICAFuck Norris - Rachel 3 de Octubre de 2009 ESPECTÁCULO - CUENTOVoyage sans bagage ni raison 3 de Octubre de 2009 ANIMACIÓN - FIESTASLapurtarren Biltzarra 4 de Octubre de 2009 EXPOSICIÓN - PINTURAMargolaritza Euskal Herrian 50 urtez EXPOSICIÓN - ARQUITECTURAEXPOSICIÓN - PINTURA |