(Lo sentimos pero este contenido no está disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org

Donapaleuko festibala

Agorrila minian, udako lan haundiak bururatu ondoan, etortzen dira Santa Madalena Karrikako plazarat, gure herrietako gizon azkarrenak. Zeren hor, 1951-tik goiti, parropiako kermezaren karietarat, antolatzen dute, urte guziz, feztibal bat, Andredena Mariaren ondoko igandean.

Soka tira 1960 aldean

Lan horri lotu zirelarik, gauza berria zen, beraz gomitatu zituzten zortzi herri, egun guziz erabiltzen zituzten lan moldetan desafiatzeko: lasto, ogi zaku, soka, aizkora, arpana, orga… ez zuten baitezbada aintzinerat entrenatzerik.

Oroin buru, xapel bat bazen irabazteko, beraz, ondoko urtetan lotu ziren zonbait aste lehenago, gaur egun tiralariak, urte guzian, guti edo aski prestatzen dira. Horrela gatik egundaino begiratu dute lehen eguneko hatsa eta kartsutasuna. Laneko galza urdinak, atorra xuria…oinetakoak bakarrik hoberatu dira. Gizonak beren partetik azkarrago ateratzen dira, bai eta harrigarriko pizu haundikoak.

Lasto altzalea egun dilindan ibiltzen da, sakularia tira ahala lasterka, orga tanka tanka itzulikatzen dute, aizkorak eta arpanak bizar navela bezain xorrotxak dituzte. Soka tiran ere, lehen alditik aldatu dira moldeak. Bainan, Donapauleko festibala ez da herritik kampo ibili, galdeak izan zituzteralik Frantzia beheretik eta Eskoziatik. Ez ditake, horrelako gauza arradoa bere sor untzi kanpo molda, gostua gal lezake, gatz-biperrak amikuzen dira.

Donapaule bat eta bakar dago, ez ditake bertze bati pareka edo konpara, ixil beraz kalapita. Besta haundi bat da, eta egun, bertze taldetako jokolariak aritzen dira Donapaulen. Oroin buru denen artean partekatuko dute harritzeko afari bat, urte guziz emaztek antolatzen dutena, plazaren itzalian.

Segi dezatela beraz luzaz Donapaulen, ikusiz nola milaka etortzen den populua, errezeta ona da, orain 50 urtez gauza bera gozatzen dugu, gohainditu gabe. Eta oroin buru, hor agertzen da, nola gure herrietan, egun guziz, lanari lotzen ziren gure laborariak.

Suscribirse a la agenda cultural

Tu dirección de correo electrónico:

Recibirás los próximos eventos de la agenda cultural. Cuando lo desees, podrás rescindir la suscripción sin necesidad de justificación alguna.
Más información relativa a la suscripción [+]

ESPECTÁCULO - TEATRO

Herioa eta Dontzeila 2 de Octubre de 2009

FESTIVAL - DANZA

T-Danz

TORNEO DE IMPROVISADORES - TXAPELKETA 2009

Bertsolari txapelketa - Final-laurdena 3 de Octubre de 2009

ESPECTÁCULO - DANZA

Aurrez aurre 3 de Octubre de 2009

CONCIERTO - MÚSICA

Fuck Norris - Rachel 3 de Octubre de 2009

ESPECTÁCULO - CUENTO

Voyage sans bagage ni raison 3 de Octubre de 2009

ANIMACIÓN - FIESTAS

Lapurtarren Biltzarra 4 de Octubre de 2009

EXPOSICIÓN - PINTURA

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

EXPOSICIÓN - ARQUITECTURA

Euskal Herriko Etxeak

EXPOSICIÓN - PINTURA

Inwoko