(Lo sentimos pero este contenido no está disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org

Inkestaren emaitzen laburpena

Euskarazko edizio osoa da erreferentzia liburua. Argitaratzailearen baimenarekin, Euskal kultur erakundeak laburpen bat egin du, euskaraz eta frantsesez, baliagarri izanen delakoan jatorrizko idazkiaren irakurketa laguntzeko eta berehalako ondorio pedagogikoak ateratzeko.

Iparraldeko inkestaren arduraduna : Terexa Lekunberri
Inkestatzailea : Mikel Funosas.
Inkestatuak : 23 ikastetxetako 528 gaztetxo.
Laburpenaren arduraduna : Pantxika Maitia.
Laguntzailea : Erramun Baxok.

Inkestaren Iparraldeko parteari buruzko laburpena eskura
(PDF formatuan - 500 ko)

Laburpen honek lau atal ditu :

  • hizkuntz transmisioa
  • euskarazko gaitasuna
  • euskararen erabilera
  • euskarari buruzko iritziak eta hizkuntz hautapenak

Jatorrizko liburuak beste bi gogoeta nagusi dakartza :

  • jarrerak eta jokabideak euskararen etorkizunari begira
  • gaztetxoen hizkuntza ibilbideak eta nondik norakoak.

Liburutto honen helburua da Iparraldeko emaitza nagusiak aurkeztea, beharrez konparaketa batzu eginez Hegoaldean gertatzen denarekin. Holaxet irakasleek eta ikasleek argibide baliagarriak ukanen dituzte euskararen egoeraz eta bereziki gaztexoen ikusmoldeaz.
Haatik, gogoeta sakonago baten egiteko, jatorrizko liburua irakurri behar da.

Sociolingüística vasca

Sitios web de interés