(Lo sentimos pero este contenido no está disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org

2001eko inkesta

2001eko inkesta soziolinguistikaren emaitza zehatzak ikus daitezke Eusko Jaurlaritzaren webgunean http://www.euskara.euskadi.net

Datu batzu : 2001ean, 16 urte baino gehiagoko 221 600 biztanle baziren ipar Euskal Herrian. Biztanleen %24.7a elebiduna da (%33.1a elebiduna zelarik 1991n. Erran nahi baita 14 500 hiztun galdu direla 10 urtez), eta ezberdintasun handia bada lurralde batetik bestera (%8.8a elebiduna da Lapurdin, %64a Behe-Nafarroan eta %56.1a Xiberuan).
% 24.7 elebidun horiei, euskara ulertzen baina mintzatzen ez duten elebidun pasiboak gehitu behar zaizkie. Ipar Euskal Herriko biztanleen %11.9a elebidun pasiboa da.

Bestalde, jendea zenbat eta gazteago izan, orduan eta gutxiago ezagutzen du euskara : 65 urte baino gehiagokoen % 38a, 35-49 urte artekoen % 24a elebiduna da eta 16-24 urte artekoen % 12a bakarrik.

Hego Euskal Herrian aldiz, datuak zeharo desberdinak dira.
Euskal autonomia erkidegoan (Gipuzkoan, Bizkaian, Araban), 16-24 urte artekoen %21a, 35-49 urte artekoen %18a eta 65 urte goragokoen %23a elebiduna da.  Nafarroan, 16-24 urte artekoen %6a, 35-49 urte artekoen %6a eta 65 urte goragokoen %8a elebiduna da.

Hizkuntza gaitasuna lurraldeka
(2001eko inkesta sozio-linguistikoaren arabera)

Elebiduna: euskara eta frantsesa (edo espainola) ongi edo aski ongi mintzatzen dituena. Elebidun hartzailea: euskara doi bat mintzatzen duena, edo gutienez ongi edo aski ongi konprenitzen edo irakurtzen duena.

Sociolingüística vasca

Sitios web de interés