Zakulariak

Hor ditake, gure xokoan bakarrik egin ditaken, joko bakar bat. Ogi joitetan, mekanika edo batusa, nahi duzuen bezala, sakuak, pizatu ondoan, ematen zire lerroz lerro, batusaren ondoan. Hola agertzen zen, zer balio zuen etxaldeak eta berdin laboriaren bertuteak.

Gero, bizkarrez erematen ziren sabai edo selabururat; “lau kuadro”-ko etxe handienetan behar zen iragan bigarren nivelerat. Gazte hutsak hor bortxatzen zituzten, eta nihaurk kondatzen ahal dut nola lan handia izan nuen, azken ozketan arranpari loturik ez amor egiteko.

Donapaulen dute lehen aldikotz naski antolatu xapelgo bat. Kirolariaren bizkarrian kargatzen da 76kg–ko ogi saku bat(75kg ogi bihi, kilo bat saku-kalamu), ez eta artoa zozoki kundatzen den bezala. Gero, aski da 60m lasterka egitea, eta berriz gibelerat itzultzea. Aski, bainan kasu, kargarekin aintzinerat uzkailtzen ahal zira, sakua lurrian, eta behar bada, ogi bihia barreaturik. Berdin zure karga lerratzen ahal da bizkarrian, astaletarat.

Behar da beraz finki lotu saku idorrari, eta karreatu erdi lasterka. Orain baduzte sakuetan xingola azkar batzu, ongi lotzeko, eta 80kg-ko  pizua, edozoin bihi, arto eta berdin arinarekin egina da. Aldi batez, hegoaldekoek irabazi nahiz, bazuzten saku ederrak, babaz beterik…bainan 60kg bakarrik pizu. Aski kexatu zen Doxpi, artetik erran behar da rugbilariek, dena indar eta zalutasun (Dospital, Ondarts…), joko hori arrats beren izarikoa zutela.

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak jasoko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, inori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

IKUSKIZUNA - ANTZERKIA

Herioa eta Dontzeila 2009ko urriaren 2a

FESTIBALA - DANTZA

T-Danz

BERTSO SAIOA - TXAPELKETA 2009

Bertsolari txapelketa - Final-laurdena 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - DANTZA

Aurrez aurre 2009ko urriaren 3a

KONTZERTUA - MUSIKA

Fuck Norris - Rachel 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - IPUINAK

Voyage sans bagage ni raison 2009ko urriaren 3a

ANIMAZIOA - BESTA

Lapurtarren Biltzarra 2009ko urriaren 4a

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

ERAKUSKETA - ARKITEKTURA

Euskal Herriko Etxeak

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Inwoko