(Lo sentimos pero este contenido no está disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org

Zaharren urratsetik : musika animazioak

« Zaharren urratsetik » egitaraua Uztaritzeko Eliza Hegin hasi zen Laurent Pedelaborde zuzendariaren baimenarekin.

Beñat Elizondo

Beñat Elizondo kantari-akordeoilaria animazio horietaz arduratu da eta egoerari ederki moldatu da. Bestalde, 15 egoiliar biltzen dituen koru-zuzendaria den Peio Bidalun zahar-etxeko langileak anitz lagundu gaitu emanaldi bakoitza baldintza hoberenetan iragan dadin.  

Horrela, kontzertu "soil bat" baino gehiago izan da. Kantuaren inguruko egiazko topaketa bat, eta pertsona guziek - arazo fisikoak eta psikikoak dituztenak barne - indar berezia egin dute musikari kasu egiteko eta denek elkarrekin kantatzeko, izan euskaraz ala frantsesez. 

 Peio Bidalun-ek, Beñat Elizondo-k eta Daniel Landart-ek finkatu egutegia ondokoa zen :

  • 2003ko abenduaren 16an, asteartez, 15:30etatik 17ak arte. Gaia : amodioa.
  • 2004ko urtarrilaren 27an, asteartez, 15:30etatik 17ak arte. Gaia : itsasoa.
  • 2004ko apirilaren 15ean, ostegunez, 15:30etatik 17ak arte. Gaia : besta.

Lehen esperientzia honek erakutsi du horrelako animazioak zinez beharrezkoak direla.

Arratsalde batez bederen, adineko jendeek pairatzen duten bakardadea hausteko parada ematen dute . Ekitaldi hauei esker, konfiantzazko harreman bat sortu da Euskal kultur erakundeko ordezkarien eta pentsionisten artean. 

Denen gustukoa izan den lehen fase honen ondotik, bilketa lan bat egiten ahalko da. Jadanik pertsona batzuek beren bizian garrantzitsuak izan diren gertakari batzuei buruzko lekukotasunen ekartzea onartu dute.

Euskara arloko eragileen errepertorioa

Ipar Euskal Herriko euskara arloko kultur eragileen harreman datuak eskaintzen dituen errepertorioa, kategoriatan sailkatua (hezkuntza, baliabide tokiak, elkarteak, komunikabideak. Gehiago jakin

Harreman baliagarriak

Euskararen erakunde publikoa
Erakunde publikoa euskararen hizkuntza politikaz arduratzen dena ipar Euskal Herrian

Euskal konfederazioa
Euskal kultura elkarteen konfederazioa

Uda-Leku
Eskolaz kanpoko jarduerak haur eta gazteentzat

Webgune interesgarriak

 Kontseilua
Zazpi lurraldeetan euskararen erabilpenaren normalisazioaz arduratzen diren elkarteen kolektiboa
http://www.kontseilua.org

Euskara kultur elkargoa
Nafarroan euskararen erabilpenaren normalisazioaz arduratzen den Fundazioa
http://www.euskarakultur.org/