Euskara eta soziolinguistikaSoziolinguistika zientzia bat da gizartearen eta hizkuntzen arteko loturak aztertertzen dituena. Zati ezberdinak dauzka : demolinguistika hiztunen demografia da ; jurilinguistikaren gaia da hiztunen zuzenbidea. Hizkuntza antolaketa da lurralde berean erabiltzen diren hizkuntzen kudeaketa. Hizkuntza politika aipatzen da botere publikoak hizkuntzen antolaketan parte hartzen duelarik. Hizkuntza ahulduen biziberritzea
Lurralde berean hizkuntza ezberdinak daudelarik beren arteko borroka sortzen da, hanbatetaraino non euskara bezalako batzu arriskuan baitira beren lekua ezin hartuz. Belaunaldien arteko hizkuntza jarraipena ez delarik naturalki segurtatua, botere publikoaren gain da egoera hori aldatzea. Joshua Fishman hizkuntzalariak asmatu zuen RSL urraspidea (reversing language shift, hizkuntzaren indarberritzea). Sanchez Carrion "Txepetx" soziologoak teoria euskarari aplikatu zion eta Jaurlaritzak teoriaz baliatu zen bere hizkunta politika finkatzeko "Euskara biziberritzeko plan nagusia" (1999). Euskal soziolinguistikaBada 150 urte, estatistika fidagarriak baditugula euskarari buruz eta Euskal Herri osoan. Hona garrantzizko ikerketa batzu :
Inkesta soziolinguistikoetan 16 urte eta gehiagoko hiztunak galdezkatu ziren eta erroldan 18 urte eta gehiagoko herritarrak. Bi kasu hauetan ikerketak egin ziren hiztunen adinaren arabera eta ondorioz hizkuntzen bilakaera ezagutzen dugu 1910. urtetik orain arte. Ikastetxeetako estatistikak eta Hizkuntza politika proiektua kontuan hartuz aitzinetik asma dezakegu euskararen ondoko urteetako egoera. Ipar Euskal Herriko emaitza zenbait
2006etik hara euskararen ikasleak urtero %2z emendatzen badira, 15 urteren buruan euskaldunen kopurua emendatzen hasiko da, urtean 1000 euskaldun gazte gehiagorekin. 2050. urtean Ipar Euskal Herrian 16 urte eta gehiagoko 310.000 herritar kondatuko dira eta heietarik 94.000 euskaldun izanen dira, %30 orokorki eta %55 inguru adinarte gazteenetan.
Euskal soziolinguistikaErramun Baxok soziolinguistaren kronikak irakur itzazue http://www.soziolinguistika.eke.org blogan. Azken kronikak:
Webgune interesgarri batzu
|