Errobi mintzo (2003-2006)

Hauxe deitzen da MIFEN elkarteak duela zenbait urte martxan ezarri duen urari buruzko programa pedagogikoa.

Ingurumen heziketa zabalago batean sartzen den egitasmo hau, orain arte, frantsesez bakarrik proposatua zen. Aurten, Euskal kultur erakundea MIFEN-en partaide izan da, animazio hauek euskaraz ere eskainiak izan ditezen. Eta lehen esperientzia bat alhan ezarria izan da iragan eskola sartzetan, Kanboko lehen mailako 3 eskolekin (publikoa, pribatua eta ikastola), eta 2 kolegioekin (pribatua eta Xalbador Ikastegia). Lehen mailan, CE2 koekin abiatu da egitasmoa, bigarren mailan 6garrenekoekin.

Ikus argazki bilduma

Molde desberdinez (entzunikusen bidez, ateraldiak eginez edo klasean landuz) uraren tematika aztertzen dute : uraren zikloa, uraren eta erreken kudeaketa, errekaren dinamika, Errobi bazterreko mamutx, landare eta loreen ezagutza etabar…

Euskal kultur erakundeak euskarri pedagogikoak euskaratu ditu, eta animazio frango segurtatu, bai klasean, bai kanpoan. Uraren hurbilketa berezia beraz, bai naturaren, bai kulturaren ikuspegitik eginen dena (urari lotuak diren liburu, ipuin, ofizio, eraikuntza, toponimo asko baitira)… Ingurumenaren ezagutzeko eta errespetatzeko molde eraginkorra… Hastapenetik, bai Kanboko Herriko Etxea, bai mediateka proiektu honen partaide izan dira. Haur eta gazteen lehen lanen berri emana izan da, 2004ko ekainean, ingurumenaren astekari, Kanboko mediatekan.


Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak jasoko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, inori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

IKUSKIZUNA - ANTZERKIA

Herioa eta Dontzeila 2009ko urriaren 2a

FESTIBALA - DANTZA

T-Danz

BERTSO SAIOA - TXAPELKETA 2009

Bertsolari txapelketa - Final-laurdena 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - DANTZA

Aurrez aurre 2009ko urriaren 3a

KONTZERTUA - MUSIKA

Fuck Norris - Rachel 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - IPUINAK

Voyage sans bagage ni raison 2009ko urriaren 3a

ANIMAZIOA - BESTA

Lapurtarren Biltzarra 2009ko urriaren 4a

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

ERAKUSKETA - ARKITEKTURA

Euskal Herriko Etxeak

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Inwoko