Elkarteei laguntza

Euskal kultur erakundeak presunek edo elkarteek sortu egitasmoetarik abiatuz, euskara eta euskal kultura suharki sustengatzen ditu. Sustengu hori hiru alorretan banatzen da :

  1. Formakuntza
    Antzerki, literatura, musika eta dantza ikastaroen bidez.
  2. Sorkuntza
    Antzerki sorkuntza bat adibidez, diruz lagunt daiteke edo teknikoki berdin (aholku artistikoak emanez, errepetizione gelak atxemanez, materiala prestatuz).
  3. Hedapena
    Diruz lagunduak dira festibalak, ikus-entzunezko ekoizpenak, eta idazle, kantari edo dantzarien arteko topaketa batzu.


Harremanak

Euskal kultur erakundeko bulegoak publikoari idekiak dira astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (ostiraletan 17:00etan ).

Helbidea: Lota Jauregia - PK 6 - 64480 Uztaritze
Kokapena: Ikus kokapen-planoa

Biltegia: gure ekintzen bloga

Euskal kultur erakundeak eramaten dituen lanen berri plazaratzen du blog elebidun honek. Media ezberdinak lehenetsiz beti (bideoak, soinuak...). Zure oharrek gure edukiak aberats ditzatela!

Azken artikuluak:

Ikusgarrigintzako datu-baseak euskal kulturaren internet atarian

Euskal Ondarearen Batzorde Iraunkorra Zokoan

Lankidetza hitzarmena eitb.com eta eke.org artean

[+] Ikus artikulu guziak