Lokotxak – Burutxak – Kuxkutak


Joko hori gazten lana zen, baserri gehienetan egiten zen lur-sagarrekilan. Euskal Herrian eta gehienik Hegoaldean egiazko lehiaketak antolatzen zituzten arto buruekin. Gero lan beraren egiteko, artoa bihikatu ondoan gelditzen diren su pizteko burutx edo kuxkutak baliatzen ziren. Gaur egun neurri bereko xiri poxi batzu lantzen dira.
Biltzeko lokotx edo xiriak lerroan pausatzen dituzte 1,25m arte utziz. Xapelgoetan bi aldiz 25 lerrokatzen dira, bainan izaiten ahal dira gehiago edo gutiago. Luzetasuna ez da baitezpada haundi haundia, bainan behar da 50 aldiz laster egin, eta 100 aldiz bestalderat itzuli.

Bakoitzak behar du pentsatu nola balia bere indarra, urrunenak, hurbilenak, artekoak…behin aintzinean iduri duenak, galtzen ahal du berdin aise. Lokotxa saskirat botatzean ez da huts egin behar, zeren lurretik arrabiltzeko denbora galtzen da. So egileak laster berotzen dira, usu proba bururatzen da, txaloen azpian.


Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak jasoko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, inori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

IKUSKIZUNA - ANTZERKIA

Herioa eta Dontzeila 2009ko urriaren 2a

FESTIBALA - DANTZA

T-Danz

BERTSO SAIOA - TXAPELKETA 2009

Bertsolari txapelketa - Final-laurdena 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - DANTZA

Aurrez aurre 2009ko urriaren 3a

KONTZERTUA - MUSIKA

Fuck Norris - Rachel 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - IPUINAK

Voyage sans bagage ni raison 2009ko urriaren 3a

ANIMAZIOA - BESTA

Lapurtarren Biltzarra 2009ko urriaren 4a

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

ERAKUSKETA - ARKITEKTURA

Euskal Herriko Etxeak

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Inwoko