Aizkolariak

Aspaldiko denboretan, aizkora baliatzen da Euskal Herrian. Aitz, hitza bera prehistoriatik dator da. Gure oihanetan gaindi, bazen lana. Egunian eguneko egurraren dako, etxegintzan ere ba ziren behar haundiak. Gure portuetan ere egiten ziren itsasuntziak, bai arrantzalen, bai komerzioko, bela hagak eta zur muntadura gehienak baserriko oihanetan bilduak ziren.

Hegoaldean gehienik, burdinaren egiteko ba ziren olak xoko guzietan, heren berotzeko behar zen egur ikatza pilaka (Iparraldean ola gutiago zen, bainan aski, mendi guzien biluzteko). Beraz aizkolariek ba zuten nahiko lana.

Beste lanetan bezala, bat bertzea baino azkarrago: desafioak laster antolatzen dira, besta edo elgarretaratze baten karian. Donapaulen bildu zuzten duela 50 urte aizkolari hoberenak, kasik denak “Espaňolak” ziren, beren egun guzietako. 

Lana zuten presentatzen, athorra xuria jauntzirik. Hegoaldiko jendia, hiriko jendia da, beti danik afizio gaitza erakutsi du baserriko jokoeri buruz, horrelako, aspaldiko denboretan antolotzen zuten besta eta berdin leihaketa haundiak, esker pareta estalietan edo zezen plazetan. Han gaindi beraz, joko hori ezagutua da, xapeldunek kausitzen dute pilotarien pareko arrakasta.

Aizkolariak atleta osoak dira, hautuzko aizkora bikaiainak baliatzen duzte: Euskal Herriko olek (Leiza, Jauregi), arras altzairu ona eta azkarra egin dute beti danik. Bizkitartean, 1976 urtean, Australianoak etorri ziren eta lekuko aizkolariak airez aire garraitu. Bere aizkorak pizuago dira, aho haundiagoa eta bi konkorreko gider batekin. Laster saldu zituzten tokian berian, eta itzultzeko hegazkia hartu, baliza edo maleta arinik. Geroztik, Euskaldunek Mundu-Berriko aizkorak baliatzen dituzte xapelgoetan.

Aizkolari bakarrak behar ditu trenkatu 4 trunko edo onbor, 1,50 metro itzuli dutenak, bana beste, eta segidan, bere aurkariareneri lotuko da. Aizkora haundi eta ttipiak trukatuz, laguntzaile batek, urritzezko makila mehe batekin, erakusten du nun jo, eta poxika makurrak baztertuko. Leheregin artio ari dira, zanpaka. Kasik oren bat irauten ahal du probak, aise 1000 baino gehiago ukaldi botatzen dituzte. Zura nola den, orain pago freskoa edo izaia baliatzen dira, pino , gaztain edo haritzek baduzte koropilo gaxtoak, bertzalde xukatze desberdinak aizkora kokarazten ahal du.

So egileak berotzen dira, gehienik azken uztarretan, gizonak ezindiak direlarik, eta onbor madarikatuek hautsi nahi ez dutelarik. Gainerat, galtzaileak behar du segitu azken pikorarteraino, dilindan, hatsa hartuz….Ikusi dugu aldi bakar batez, aizkolaria tampez erortzen, sudurra ezpalen erdian (ez zen hila, mututua bakarrik)… hori dena, Euskal telebistan, zuzenean!

Jendea milaka, telebista, xapelgo edo ageraldiak astean bi hiru-lau aldiz…arrakasta gaitza du joko horrek, holaxe bi dozena gizon bizi dira, behar den bezala apailatuz. Ez lukete behar, beti garago eta azkarragoko zirurika horretan, bertze indar kirol baitzuetan bezala, hauzuaren junta pasatu.

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak jasoko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, inori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

IKUSKIZUNA - ANTZERKIA

Herioa eta Dontzeila 2009ko urriaren 2a

FESTIBALA - DANTZA

T-Danz

BERTSO SAIOA - TXAPELKETA 2009

Bertsolari txapelketa - Final-laurdena 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - DANTZA

Aurrez aurre 2009ko urriaren 3a

KONTZERTUA - MUSIKA

Fuck Norris - Rachel 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - IPUINAK

Voyage sans bagage ni raison 2009ko urriaren 3a

ANIMAZIOA - BESTA

Lapurtarren Biltzarra 2009ko urriaren 4a

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

ERAKUSKETA - ARKITEKTURA

Euskal Herriko Etxeak

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Inwoko