XIX. mendeko pizkundea

Euskal literatura eta kulturak laguntza berriak aurkitzen dituzte : kasetak, hala nola “Ariel” Agustin Chaho xiberotarrak kudeatua; obra etnografikoak, adibidez Francisque Michel-ek frantsesez idatzi liburua eta 1857an argitaratua : “Euskal Herria, bere jendetza, bere hizkuntza, bere ohiturak, bere literatura eta bere musika”. Plazaratu ziren ere euskal olerki eta kantu bildumak eta Antoine d’Abbadie zientzialari eta euskaltzale suharra izan zen bereziki gure kulturaren mezenas handia. 1853an abiaturik eta kasik berrogeitahamar urtez “Euskal Lore Jokoak” antolatu zituen.

Horrelaxe, euskararen alderako atxikimendua hedatu zen. Alegia edo fabula idazleak agertu ziren, hala nola Jose-Antonio Uriarte, Jean-Baptiste Archu... Olerkari ospetsuak ere: Pierre Topet Etxahun (1786 - 1862), barkoxtarra, Jose-Maria Iparragirre (1820 - 1881), “Gernikako arbola” kantu famatuaren egilea eta Jean-Baptiste Elizanburu saratarra (1828 - 1891). Azken honen obra ez da nasaia, baina bere kantuek arrakasta gaitza ukan dute mugaz bi aldeetan (“Ikusten duzu goizean” etabar...).

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak jasoko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, inori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

IKUSKIZUNA - ANTZERKIA

Herioa eta Dontzeila 2009ko urriaren 2a

FESTIBALA - DANTZA

T-Danz

BERTSO SAIOA - TXAPELKETA 2009

Bertsolari txapelketa - Final-laurdena 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - DANTZA

Aurrez aurre 2009ko urriaren 3a

KONTZERTUA - MUSIKA

Fuck Norris - Rachel 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - IPUINAK

Voyage sans bagage ni raison 2009ko urriaren 3a

ANIMAZIOA - BESTA

Lapurtarren Biltzarra 2009ko urriaren 4a

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

ERAKUSKETA - ARKITEKTURA

Euskal Herriko Etxeak

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Inwoko