Dantza eta kantua

 Xabier Itzaina ikerlariaren ekarpenaren zati bat.

Iturria

"Kantuketan, l'univers du chant basque" - Denis Laborde (zuz)  - Elkarlanean arg.

"Alabaina, aitortu behar da euskal kultura instituzionalisatuaren "kalifikatzaileek" ez dutela batere aipatu ipar Euskal Herriko dantzak eta  bereziki jauziak kantatuak zirela.

Euskal jauziak pilota partida baten ondotik 1913an - Bilduma pribatua

Irakurri ditugun jauzi bilduma ezberdinek, 1850 eta 1930 urteen artean, dantzaren berezitasun hori baztertzen dute. Bizkitartean, Duvoisinen bildumei eta lekukotasun berriago batzuei esker, badakigu garai hartan jauzi guziak kantuz lagunduak zirela.


Dantza "idazleek" kantu horiei ez ote zieten garrantzirik ematen ?  Ala ahantziak izan dira anitzetan jauzien hitzak aski arinak zirelako ? Badirudi kultura definitzaileek kantu horiek baztertu dituztela bigarren arrazoin honen gatik. Alabaina, dantzaren dimentsio txikiago eta gutxiesgarri bat bezala ikusten zuten. XIX. mendeko bigarren zatian egin euskal kulturaren estetisazio prozesuan, dantzak biziki toki garrantzitsua ukan du.


Jauzien baloratzea bera, dantza "onen" eta "txarren" artean egin lehen hautaketa batetik heldu da. Baina jauzien barnean, ez ote zen azken "saneamendu" bat egin nahi, ahozko memoriak koreografia pratika horiei lotzen zituen hitz arin eta alai horien ez idaztea erabakiz ?

Baionako Elizbarrutiko Aldizkari Katolikoak horrela aurkezten zuen Laharrague kalonjearen euskal jauzien bilduma 1905ean : "Hau bilduma paregabea da. Orain dela berrogei urte, bere herriko gauza guziei interesatzen zen elizgizon agurgarri musikari batek Pirinioen alde honetako eta Baztango euskal jauzi guzien musika bildu zuen. […] idazlearen xede bakarra dantza horiek galtzen edo hondatzen ez uztea izan da" (1905.07.30)


Jauziak hondatzen ez uzteko obra horien aurpegi batzu behar ote ziren ezkutuan atxiki ?

Beste behin ere, xehetasunak falta zaizkigu urrunago joateko".
 

Approfondissements

Ressources

Téléchargez  la partition du saut "Ainhoar ttipiak" avec les commentaires de Xabier Itzaina (286 ko)

Téléchargez  la partition du saut "Lapurtharrac" avec les commentaires de Xabier Itzaina (269 ko) 

Téléchargez  la partition du saut "Gau aiñara" avec les commentaires de Xabier Itzaina (338 ko) 

Téléchargez  la partition du saut "Muneinak" avec les commentaires de Xabier Itzaina (335 ko)