Euskara eta tokiko hizkuntzakFrantsesaren eta Frantziako Hizkuntzen ordezkaritzaFrantsesaren eta Frantziako Hizkuntzen ordezkaritzak Gobernuaren hizkuntza politika osatzen du beste ministerioekin elkarlanean (http://www.dglf.culture.gouv.fr). Gogoeta, animazio eta ekimen iturri den ordezkaritza honek botere publikoen ekintza animatzen eta koordinatzen du, frantsesaren promozio eta erabilerarentzat. Bere zeregina da ere frantsesaren erabilera laguntzea nazioarteko komunikazio hizkuntza bezala. Bestalde, Frantziako hizkuntzen baloratzen eta hizkuntza aniztasuna garatzen saiatzen da.
Hizkuntzen eta kulturen topaketakFrantsesaren eta Frantziako hizkuntzen ordezkaritzaz bestalde, hizkuntzen eta kulturen Topaketa bereziak sortu dira 1990ean Bretainiako kultura Kontseiluaren ekimenez (Per Denez idazle bretainiarra buru zuela), Bretainia eskualdeko Kontseiluaren eta gutxien hedatuak diren hizkuntzen Bulego europarraren laguntzarekin. IzaeraTopaketek 1901eko legearen araberako elkarte baten nortasun juridikoa lortu dute 1997an Nimes hirian, baina bere hastapeneko malgutasuna atxikiz. HelburuakHelburu orokorra da "eskualde bakoitzeko hizkuntzen eta kulturen garapena laguntzea". Konkretuki, esperientziak trukatzen dira, aktualitatearen pundu bat argitzen da, hizkuntza eta kultura antolaketaren inguruko mozioak eta erabaki amankomunak idazten dira. Emaitzak egiazkoak dira, batzuetan ikusten dira, erroldan egin hizkuntzei buruzko ikerketa bezala, baina anitzetan ez dira hain ikusgarriak : tokiko ekintzeekilako kontaktua, aho-batez onartu mozioen eragina, eskualde batean arrakastatsua gertatu egitasmo batzuen kopiatzea : hizkuntza estrategia, kanpaina, argitalpena … Funtzionamendua
Topaketen funtzionamendua aldi berean malgua eta berezia da. Gertakari garrantzitsuenak urteroko topaketak dira : errezibitzen dituen erakundeak kultura eskualde desberdinetako parte hartzaileak aterpetzen ditu. Administrazio kontseiluak antolaketa onartzen eta egitaraua zehazten du, lan dokumentuak argitaratzen ditu, mozioak eta erabakiak helarazten ditu.
Euskara arloko eragileen errepertorioaIpar Euskal Herriko euskara arloko kultur eragileen harreman datuak eskaintzen dituen errepertorioa, kategoriatan sailkatua (hezkuntza, baliabide tokiak, elkarteak, komunikabideak. Gehiago jakin Beste baliabide batzu
|