Harrijasotzaileak


Kanaria uhartetarik Irlandarat, anitz herrietan harriak altxatu dituxte, elgarren artean desafiatzeko, bainan Euskal Herrian da gehienik baliatu eta begiratu joko hori. Entzuten da eskuin eta esker, ba zirela harri arrunt batzu, bakoitzak bere indarraren erakusteko. Ganden mende hatsarrean hasi ziren Hegoaldean proba batzuen plantatzen, jendea milaka bazen zezen edo pilota plazetan. Eta dirua araberan.

Hatsarrean harriak larri larria antolaturik aski ziren. Egun bada harri biribila eta lau kuadroko harriak. Lehenek pisu dituzte 80-120kg, bertzek 100, 200…berdin 300kg. Harri beltzez (kolore mistikoa) “granit” delakoa, hemen gaindiko pizuena, baliatzen da. Egungo harriak legun leguna dira, ozka batzuekin ongi lotzeko, pizuaren xuxen egiteko, zilo batzu husten dituzte eta berdin emendatzen plomu urtu zirrizta batzuekin.


Aldi bakar bat altxatzen da, egin ahal bezain pizua, horrelako, aldi bakar harri berri bat pikatzen da, garraitu nahi den marka berriarekin. Gaur egun 330kg itzuli hortan gira. Ordenarioz, 100 kiloz goitiko harri bat altxatzen da hiru minutoz, bi satitan. 5 berdin 10 tona gisa horretan mugitzen ahal dira.


Zinta batekin gerria tinkaturik, papoa eta azpiak forraturik, eskuak magnesia-rekin perekaturik, behar da behin harria lurretik hupatu, gero azpi mazelarat iragan arazi, papoaren gainerat itzuli eta oroin buru sorbaldarat kargatu. Bi lagun badira, bi aldetarik, indar egilea begiratzeko, bere lana makur abiatzen bada. Harri biribila bururuaren itzulian ibiltzen dute, lepoaren goxatzeko bezala. Hegoaldean ttipi ttipitik lotzen dira joko horri, Iparraldean doi doia ohartiak gira gaztekilan.   

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak jasoko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, inori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

IKUSKIZUNA - ANTZERKIA

Herioa eta Dontzeila 2009ko urriaren 2a

FESTIBALA - DANTZA

T-Danz

BERTSO SAIOA - TXAPELKETA 2009

Bertsolari txapelketa - Final-laurdena 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - DANTZA

Aurrez aurre 2009ko urriaren 3a

KONTZERTUA - MUSIKA

Fuck Norris - Rachel 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - IPUINAK

Voyage sans bagage ni raison 2009ko urriaren 3a

ANIMAZIOA - BESTA

Lapurtarren Biltzarra 2009ko urriaren 4a

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

ERAKUSKETA - ARKITEKTURA

Euskal Herriko Etxeak

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Inwoko