Gaurko aroa (1940tik hona)

Garai desberdinak izan dira :

  • 1940tik 1960ra : hego Euskal Herriak gerla zibilaren ondoko jazarpena jasaten du

  • 1960tik 1980era : ipar Euskal Herria deseuskal-duntzen da, Pirinioetako bi aldeetan euskararen erabilpena sustatu eta garatzeko ekintza anitz eramanak dira : lehen ikastolen eta helduen alfabetatze kurtsoen sortzea, liburuen argitalpena, euskara batuaren sortzea, euskal kanta berriaren lehen urratsak, besta eta ikusgarri anitzen antolaketa

  • 1980tik hona, euskara hizkuntza ofiziala bihurtu da Euskadiko Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako parte batean. Ipar Euskal Herrian, euskarak ez du oraindik legezko estatuturik.

 

Baliabideak

Webgune interesgarriak

 euskara.euskadi.net
Euskal Autonomia Erkidegoko ataria euskararen historiari eta berezitasunei buruzko xehetasun anitzekin, besteak beste 2001eko inkesta soziolinguistaren emaitzak.
http://www.euskara.euskadi.net