Laguntzaren baldintzak

  1. Elkarteak, baitezpada, Euskal kultur erakundeko kide izan behar du.

  2. Kide izateko, funtsezko gutun bat idatzi behar dio.

  3. Kidetza onartua delarik, elkarteak 20 euroko urtesaria ordaindu beharko dio.

  4. Elkarteak aurkeztu kultur egitasmoak sartu behar du euskararen eta euskal kulturaren alorretan.

  5. Partaidetza galde txostenak urte bakoitzeko urriaren 25a aitzin egina izan behar du.

  6. Euskal kultur erakundearen erantzuna otsailean ukanen du elkarteak.

  7. Euskal kultur erakundearen partaidetza jakinarazi beharko du komunikazio molde guzietan, baita publikoki erran gertakari egunean.

  8. Urtearen barnean aurkeztu proiektu bat ez da onartua izanen.

  9. Euskal kultur erakundea abisatu aitzin hasia den proiektuak ez du laguntzarik ukanen.

  10. Laguntza erdietsi duen elkarteak, proiektua bukatu orduko, bilduma zehatz bat igorriko dio Euskal kultur erakundeari.

  11. Elkarte bakoitzak Euskal kultur erakundearen Biltzar nagusian parte hartzen du. Hiru urtetarik, E.K.E.ko administrazio kontseiluko elkarteen 8 ordezkariak hautatzen ditu.

  12. Elkarteak, bere Biltzar nagusia egiten duelarik, Euskal kultur erakundeko ordezkari bat gomitatu behar du.

Harremanak

Euskal kultur erakundeko bulegoak publikoari idekiak dira astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (ostiraletan 17:00etan ).

Helbidea: Lota Jauregia - PK 6 - 64480 Uztaritze
Kokapena: Ikus kokapen-planoa

Biltegia: gure ekintzen bloga

Euskal kultur erakundeak eramaten dituen lanen berri plazaratzen du blog elebidun honek. Media ezberdinak lehenetsiz beti (bideoak, soinuak...). Zure oharrek gure edukiak aberats ditzatela!

Azken artikuluak:

2010. urterako partaidetza eskaerak

Ikusgarrigintzako datu-baseak euskal kulturaren internet atarian

Euskal Ondarearen Batzorde Iraunkorra Zokoan

[+] Ikus artikulu guziak