Xiberoko pastorala kanpoan egiten den euskal antzerki herrikoiaren mota landuena da. Lehen idazkiak XVIII. mendekoak baldin badira ere, antzezten eta kantatzen den antzerki horren jatorria erdiaroko antzerkietan kokatzen da seguraski.
1950 urteetik aitzina, Etxahun-Iruri (Pierre Bordaçarre) kantu-egile handiari esker, pastorala erabat berritua izan da, ez itxurari dagokionez baina gaiak Euskal Herriko pertsona historikoen inguruan izan direlako.
Baliabideak :
- Sü Azia elkartea (Zuberoako ondarearen bilketa eta balorazioa)
Beren web-gunean pastoralen zerrenda atxeman daiteke baita beste xehetasun batzu ere : http://www.suazia.com - Zuberoako Pastorala
Jean Haritschelharren hitzaldia entzun (frantsesez)