Inkesta soziolinguistikoa 2006

Laugarren inkesta hau, beste hiruak bezalatsu antolatua izan da et 16 urte eta gehiagoko herritarrak kontuan hartzen ditu. Bost atal : hizkuntza gaitasuna, familiako jarraipena, hizkuntzen erabilera eta euskarari buruzko motibazioa.

Euskal Herri osoan

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 1.851.000 herritarretan, 558.000 (%30) euskaldun dira, 340.000 (%18) doi bat eta 953.000 (%52) erdaldun dira.

Nafarroan, 510.000 herritarretan, 56.000 (%11) euskaldun dira, 40.000 (%8) doi bat eta 414.000 (%81) erdaldun dira.

Ipar Euskal Herrian, 230.000 herritarretan, 52.000 (%23) euskaldun dira, 20.000 (%8) doi bat eta 158.000 (%69) erdaldun dira.

Orotara, 2.591.000 herritarretan, 666.000 (%26) euskaldun dira, 400.000 (%15) doi bat eta 1.525.000 (%59) erdaldun dira.

Ipar Euskal Herrian

Inkesta, Eusko Jaurlaritza, Euskararen Erakunde Publikoa, Insee eta Siadecoren arteko lankidetzan egin da. 2.000 lekuko galdezkatu dira 3 eskualdetan : BAB, Lapurdi barnealdean, Baxenabarre-Xubero eskualdean.

Hona hizkuntza gaitasunaren taula :

Jendetza
16 urtetik gora

OROTARA
2006
230.000 biz.


BAB
101.000 biz.


Lapurdi
barnealdea
96.000 biz.

Nafarroa.B
eta Zuberoa
33.000 biz.

Euskaldunak
52.000
%23
9.000
%9
25.000
%26
18.000
%56
Elebidun hartzaileak
20.000
%8
5.000
%5
11.000
%11
4.000
%10
Elebidun guztiak
72.000
%31
14.000
%14
36.000
%37
22.000
%66
Frantsesdun elebakarrak
158.000
%69
86.000
%86
61.000
%63
11.000
%34

Iturria : Eusko Jaurlaritza, 2006.


Elebiduna: euskara eta frantsesa (edo espainola) ongi edo aski ongi mintzatzen dituena. Elebidun hartzailea: euskara doi bat mintzatzen duena, edo gutienez ongi edo aski ongi konprenitzen edo irakurtzen duena.

Euskaldunen ehuneko gorena Baxenabarre eta Xuberoan da, baina euskaldunen multzo handiena Lapurdi barnealdean.

Erreferentzia : E. Bachoc, Euskararen egoera Ipar Euskal Herrian, Euskararen Erakunde Publikoa, 2008.

2006ko inkesta soziolinguistikaren emaitza zehatzak ikus daitezke Eusko Jaurlaritzaren webgunean http://www.euskara.euskadi.net


Euskal soziolinguistika

Erramun Baxok soziolinguistaren kronikak irakur itzazue http://www.soziolinguistika.eke.org blogan.

Azken kronikak:
Webgune interesgarri batzu