(Lo sentimos pero este contenido no está disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org 1921az gerozEuskarazko lehen antzerkia 1921ean emana izan zen Senperen, parropiako gela batean. Jean Barbier herriko apezak idatzia zuen. Ondotik, Hazparne, Donibane-Lohizune, Uztaritze eta beste herri anitz hasi dira antzerkia egiten.
Piarres Larzabal apezak, euskal teatrogile handiak honako hau erran zuen 1965ean Baionan eman mintzaldi batean :
Herrietako lehen antzerki taldeak edo bakarrik neskez, edo bakarrik mutilez osatuak ziren. Antzerki talde mistoak ikustea pentsaezina zen, bederen bigarren munduko gerlaren bukaera arte. Lehen idazleak : Jean Barbier apezak (1875-1931) 7 antzerki idatzi ditu, 1921 eta 1931 urteen artean. Léon Léon apezak (1896-1962) 6 idatzi ditu, 1930 eta 1940 urteen artean. Justin Mirande Hazparneko apez-dekanoak dotzena bat antzerki-lan utzi dizkigu. Gehienetan, Labiche eta Courteline-ren itzulpen-egokipenak ziren. Garai hartako idazleen artean, aipa ditzagun ere, Jean Elissalde-Zerbitzari, Jean-Baptiste Etcheverry, Pierre Lafitte, Paul Guilsou, Ernest Bidegain, aita Iratzeder apezak, etab.
Komedietako gai gehienek itxura didaktikoa eta batez ere moralizatzailea zuten, Eliza katolikoaren doktrinaren ildotik. Gehien aipatuak ziren gaiak hauek ziren :
Lur-jabeak eta nagusiak beti baikorki ikusiak ziren. Sehiek eta enplegatuek aldiz ebasten zuten, gezurretan ari ziren eta lotsa galtzen zuten. Baina dena mezua irriaren bidez pasarazteko pentsatua zen. Jendea antzerkira joaten zen jostatzeko. Haientzat antzerkia egiazko besta zen. Aspaldian goaitatzen zuten gertakaria. Gainera seme-alabak, lehengusuak edo auzoak aurpegia margoturik eta anitzetan mozorroturik ikustean, oraino gehiago berotzen ziren ! Taldeak ondoko herrietan baziren :
Antzerkia : ezkongabeen denbora-pasa Antzerkian ari ziren gazte guziak ezkongabeak ziren. Horietarik bat ezkontzen zelarik, antzerkia uzten zuen. Hala ere, salbuespenak izan dira, hala nola Hazparnen. Testuak apezek hautatzen zituzten eta eszenaratzea bikarioak, herriko apezak eta batzuetan eskola katolikoetako erakasleek egiten zuten. Antzerki mota hori biziki garrantzitsua zen eta lehiaketak antolatuak izan ziren. Horrela, 1951ean, hamasei antzerki taldek parte hartu zuten « Teatroka » deitu leihaketan, kanporaketak Donibane-Lohizune, Hazparne eta Donapaleun iragan zirelarik. Antzerki taldeak baziren ondoko herrietan : Arbona, Arboti, Aiherra (neskak), Aiherra (mutikoak), Behauze, Biarritz (Oldarra), Beskoitze, Domintxine, Hazparne, Makea, Maule, Mugerre, Oragarre, Donostiri, Donibane-Lohizune, Urruña. Ipar Euskal Herriko euskal antzerkiaren historiari buruzko xehetasun gehiago ukaiteko, egin klik :
|