(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues

Euskal opera

XIX. mendean, Europa guzian opera "nazionalak" agertzen dira. Euskal Herrian ere gauza bera gertatu da.

Itziar Opera / Opera Itziar (1998)

Itziar Opera (1998)

Lehen "euskal" opera 1884ean agertu zen Donostian, Ihauteri kari. Pudente ikusgarri dibertigarria da. Historia (euskaraz) Andaluzia erromatarrean iragaiten da eta musikan modan diren aire anitz badira (Iparraguirre-ren zortzikoa besteak beste).

Laster, operen argumentua  Euskal Herrira heltzen da eta  foru literaturak garatu eta nazionalistek ondotik baloratu gai eta giroei egokitzen da.

Euskal operaren testua euskaraz izan ohi da eta kasu batzutan elebiduna. Musikari dagokionez, musika tradizionala erabiltzea ezinbestekoa izan da obrak euskal kutsu bat ukan dezan eta kantua (bakarka edo koruan) sinplea da.

Itziar Opera / Opera Itziar (1998)

Itziar Opera (1998)

Herriko dantzetan oinarritu koreografia garrantzitsua da. Arreta berezia emana zaio margolari ospetsuen laguntzaz eta gaur egungo teknikaz baliatuz egin eszenaratze, jantzi eta apaindurei. Mende erdi batez, baina XX. mende hasieran bereziki, idazleek eta konpositoreek indarrak batu dituzte antzerki liriko baten plantan ezartzeko, azken hau kantu herrikoiaren itxura noblea eta jakintsuna bezala kontsideratua delarik eta musika-naziotasunaren (edo gehiago) adierazpen nagusia.


Operak arrakasta ukaezina biltzen du ingurugiro abertzalean (10. hamarkadan hegoaldean) edo eskualdezalean (30. hamarkadan, iparraldean) : aipamen zabala komunikabideetan, bertsio anitz, milaka jenden parte hartzea kanpoko agerraldietan, obren eragin emozionala.

Baina aldaketa politikoek eta publikoaren gustuen garapenak (ikusgarri koreografikoak eta koru kantua) operaren hondoratzea ekarri du. 80. eta 90. hamarkada itxoin behar izan dugu lan zaharren (Leidor, Iziar) eta berrien (Gernika) bertsioak eta sorkuntzak berriz ikusteko, "euskaltasunaren" ikusmoldea aldatua izan daitekelarik (Ilargi xendera).

Gaia sakontzeko


 Natalie Morel-Borotra musikologoak euskal operaz egin ekarpena kontsultatu

Euskal operen argumentuak

Euskal operen kronologia

 

Natalie Morel-Borotra musikologoak Euskal Herrian operaren eta kantu herrikoiaren arteko harremanak aztertu ditu Le chant populaire transformé deitu artikuluan. Telekargatu  (207 ko)

Getariako museoan 2002ko ekainean eman mintzaldi baten zatia  - Natalie Morel-Borotra. "Aux origines de l'opéra basque" (Iraupena 9 min - Soinu kalitate eskasa)

Windows Media Player-ekin entzun
Real Player-ekin entzun