(Lo sentimos pero este contenido no está disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org

Berria

Baliabidea

"Dossier Culture et langue basque" - Lettres d'Aquitaine  - Agence Régionale pour l'Ecrit et le Livre en Aquitaine agentziaren argitalpena : http://arpel.aquitaine.fr

ARPEL-en txostena telekarga  (PDF formatua- 8,56 mo)

Berria euskara hutsezko egunkari bakarra da. Munduari irekia eta arrunt garaikidea da. Sortzeko hainbat oztopo gainditu izan behar baldin baditu ere, erakusten du euskarazko egunkari batek iraun dezakeela. Berriaren egiazko historia 1990ean hasten da Egunkaria-ren sortzearekin.

13 urtez argitaratu ondoren, epaile espainiar batek debekatzen du 2003ko otsailean, ETA erakundearekin harremanak dituelakoan. 150 pertsona langabezian gelditzen dira. Talde berri bat osatzen da eta Euskal Herriko enpresa batzuen diru-laguntzari esker, egitasmo berri bat abiatzen da. Berria deituko da.

Gaurregun, Berriak 20 000 eta 25 000 ale artean saltzen ditu, horietarik 500-600 bat ipar Euskal Herrian. 150 pertsona ari dira Andoainen finkatu enpresa berrian - horietan 80-90 kazetari. Gainera, berri-emaileak baditu Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Baionan (3 kazetari). Berriak Euskal Autonomia Erkidegoko dirulaguntzak eskuratzen ditu ere. Orrialdeak ongi ilustratuak dira (azala kuadrikromiaz da) eta gai guziak aipatuak dira : politika, ekonomia, jendartea, kirolak, hezkuntza, literatura, sorkuntzak, ingurumena, gaurregungo jendartean ongi errotuz.

Bestalde, Berriak astean bi gehigarri argitaratzen ditu : asteazkenetan, gazteei zuzendu Matraka-k teknologia berriak, kirolak, musika, sexua aipatzen ditu... eta larunbatetan, Mantangorri haurrei zuzendua da. Anitzetan erakasleek baliatzen dute beren klaseetan.

Elkarrizketa Eneko Bidegainekin (Baionako Berriako erredaktore burua)

1. Zer iritzi duzu euskararen egoeraz ?

Iparraldeari begira, aski ezkorra naiz. Kostaldean, euskara anekdotikoa bilakatu da, frantsesak itoa. Jende guttik mintzatzen du, bereziki gazteen artean, kasik ezinezkoa da euskaraz bizitzea. Euskarak ez du tokirik karrikan, edo kasik bakarrik folklorean. Aski da SNCF-aren jarrera bortitza ikustea, biolentzairik gabe eta umore handiz Euskal Herriko geltokietan euskararen erabilpena galdetzen duten gazteen aurka. Hezkuntza mailan, urteko euskara erakasle postuak eskas dira eta aurten ere bai. Horiek denek erakusten dute botere publikoek ez dutela euskararen salbatzeko zinezko borondaterik. Hautetsiek ele ederrak erabili ohi dituzte baina ahuntzaren gauerdiko eztula baino ez dira egiazko hizkuntza politikarik alhan ezartzen ez deno.

2 . Zenbat irakurle dituzue ipar Euskal Herrian ?

Zaila da jakitea, baina uste dugu ehun batzu badirela. Halere, irakurle kopurua mugatua izanik ere, erreferentziazko egunkari bat izan nahi dugu ipar Euskal Herriko politika, sozial eta kultura mailan.

3. Zergatik Berria garrantzitsua ote da euskararen eta euskal kulturarentzat ?

Euskararen normalisazioa komunikabideen bidez eginen da ere, ikusiz zer garrantzia duten gure jendarteetan. Euskal Telebistak eta euskarazko irratiek bezala, Berriak egunero erakusten du euskara hizkuntza modernoa dela eta berriak euskaraz jakin daitezkeela. Berriak, egunero euskaraz irakurtzeko, euskaraz bizitzeko eta hizkuntza horren aberasteko parada eskaintzen du. Ez da sinbolo bat. Hizkuntza horren garapena eta hedapena laguntzen dugu. Berriari esker, euskarak bere tokia egiten du eta bere heldutasuna erakusten du frantsesa ala gaztelera bezalako hizkuntzen ondoan.

Elkarrizketaren egilea : Catherine Lefort

Euskara arloko eragileen errepertorioa

Ipar Euskal Herriko euskara arloko kultur eragileen harreman datuak eskaintzen dituen errepertorioa, kategoriatan sailkatua (hezkuntza, baliabide tokiak, elkarteak, komunikabideak. Gehiago jakin

Baliabidea gunea