(Lo sentimos pero este contenido no está disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org Euskal IrratiakHurbileko irrati euskaldunak eta orokorrak biltzen ditu elkarte hunek.
Emankizunetan edo berrisailetan bizitzako arlo guziak euskaraz lantzen dituzte : kultura, ekonomia, kirolak, politika, gizarte gaiak, jokoak… Aktualitate zorrotzenean edo historian zehar abiatuz. Adin guzietako entzuleeri zuzentzen zaizkie programak, eguneko oren desberdinen arabera. Zuzeneko emanaldiak hobesten dira, herrietako hainbat laguntzaileeri esker eta langileen euskarazko formakuntza tekniko eta teorikoa segurtatuz, gero eta programa finagoak eskainiz. Amankomuneko saioetan azkartuz eta sendotuz doazen bitartean gero eta hurbilagoko programazioa eskaintzen saiatzen dira ere bakoitza bere aldetik, estudio eta irratsaio berrien bitartez. Kalitatezko euskarazko irratiak izan nahi dira, Ipar Euskal Herriaren errealitate desberdinen islada, Garapen Eskeman oinarrituriko lurralde egituraketaren tresna gisa.
Euskal Irratiak
Gure Irratia http://www.gureirratia.com helbidean
entzun daiteke Informazio osagaiak
|