(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues

Euskarazko komunikabideak

Azken hogei urteetan, euskararen presentzia anitz azkartu da Euskal Herriko komunikabideetan. Euskal Telebistak (Euskal Autonomia Erkidegotik zabaltzen dena) publiko zabala lortu du, ipar Euskal Herrian ere. Erredakzio bat badu Baionan, egunean behin ematen den 7 minutuko emankizuna egiten duena.

Bere aldetik, France 3 Euskal Herri-k 6 minutuko albistegi bat egiten du egunero (seitarik bat euskaraz) eta asteroko emankizun bat Euskal Herriko aktualitateaz (hiru saiotarik bat euskaraz da frantsesezko azpi-tituluekin). 

Euskadi Irratia eta Euskadi Gaztea euskarazko zerbitzu publikoko irratietaz gain, 50 bat irrati libre badira Euskal Herrian, horietarik batzu bakarrik euskaraz ari direlarik.

Hori da ipar Euskal Herriko 3 euskal irratien kasua : Gure Irratia (1981) Lapurdin ; Irulegiko Irratia (1982) Baxe-Nafarroan eta Xiberoko Botza (1982) Xiberuan.
France Bleu-k 55 minutuko euskarazko emankizuna eskaintzen du astelehenetik ostiralera. 

1990an, Egunkaria  sortu zen, euskaraz idatzia zena eta Euskal Herri guzian banatua. Egunkaria 2003ko otsailan hetsia izan zen Baltazar Garzon-ek aginduta. Jendeen erantzuna hain zabala izan da non Berria deitu egunkari berri bat sortu zen ondoko hilabeteetan.

Euskarazko astekarietan, bi aipatuko ditugu beren biziluze eta hedapen-eremuarengatik : Herria (1944, Baiona) eta Argia (Zeruko Argia, 1963, Argia bilkatu zena 1988an).

Euskara arloko eragileen errepertorioa

Ipar Euskal Herriko euskara arloko kultur eragileen harreman datuak eskaintzen dituen errepertorioa, kategoriatan sailkatua (hezkuntza, baliabide tokiak, elkarteak, komunikabideak. Gehiago jakin

Baliabidea gunea