-
Zestoa
Bertsolaria Puntuak Jone Uria 661,5 Uxue Alberdi 660 Iñaki Gurrutxaga 642,5 Oihana Bartra 612 Miren Artetxe 583,5 Odei Barroso 574,5 -
![]() |
|
Cerrar Ayuda |
Mintzola Etxea
Kale Nagusia 70, Villabona (20150)
Tel.: 943694129
Fax: 943693041
E-posta: info@txapelketanagusia.eu
www.bertsozale.com
Kazetarientzat ikastaroa egingo da
“Bertsolaritza eta kazetaritza” izenburupean egun biko mintegia antolatu du Bertsozale Elkarteak kazetarientzat. Txapelketa Nagusiak komunikabideetan izan dezakeen ohiartzunari erreparatuta, kazetariei bertsolaritzari buruzko oinarri teorikoak eskaini nahi zaizkie. Hala ere, azalpenak ez dira alderdi teknikoetara mugatuko.
Bat-bateko bertsoa gaur egun nola ulertzen den azalduko zaie, eta hori nola islatzen den epai irizpideetan. Bestetik, bertsolarien sortze-prozesura hurbiltzeko saioa ere egingo da, haien lekuan jartzeko ahalegintxoa eginez. Kazetariak entzule edo hartzaile huts izateaz gain, euren zalantzak eta kezkak argitzea ere bada mintegiko lehen egunaren helburua.
Bigarren eguna praktikoagoa izango da. Bat-bateko bertsoak transkribatzeko jarraibide batzuk emango zaizkie kazetariei, eta gero bertsoaldi batzuk aztertuko dituzte elkarrekin. Bigarren egun horretan ere, kazetariei jakingarri iruditzen zaizkien alderdietan sakontzea da helburua.
Ikastaroa, Villabonan, Bertsozale Elkartearen egoitzan egingo da ostegun-ostiralean, irailak 24 eta 25. Doakoa izango da eta goizez izango da. Irakasleak Karlos Aizpurua eta Arkaitz Goikoetxea izango dira. Mintegian parte hartzen dutenei bertsolaritzari buruzko oinarrizko jakingarriak jasotzen dituen liburuxka banatuko zaie.