Donostiako Elizbarrutiaren Museoa

INFORMAZIOA
FAMILIA SANTUAREN KALEA, 11
20010 DONOSTIA-S.SEBASTIAN
Tel. 943 28 50 00 / 617 25 62 84
koldo@demss.net
www.elizagipuzkoa.org/dem

ORDUTEGIA
Museoak ordua aldez aurretik eskatu duten bisitak baino ez ditu onartzen, edota aldi bateko erakusketak iraun bitartean, astelehenetik larunbatera.

SALNEURRIAK
Sarrera doan.
Bisitaldi gidatuak: taldeka egin ohi dira (5 lagun baino gehiago), astelehenetik larunbatera.

Deskribapena

Donostiako Elizbarrutiko arte bildumak bi harribitxi erakusten ditu: Santiago Peregrinoren XIII. mendeko eskultura bat eta Grekoak margotutako San Frantziskoa.

Donostiako elizbarrutiko artelanen bilduma erlijio-gaiez eta objektu liturgikoz dago osatua. Hiru ataletan sailka genezake: eskultura, pintura eta urregintza. Artelan hauek Amarako Familia Santuaren egoitzan daude.

Bildumari hasiera Manuel Lekuonak eta José María Zunzunegik eman zioten. Artxibategi eta sakristia, ermita, komentu eta parrokietan jasotako obrak dira museoraino iritsi direnak, guztion gozamenerako. Eginahal guzti horri esker herri memoria berreskuratu ahal izan da, eta poliki-poliki artelan horien kontserbazio-lanetan dihardute, eta pieza denek Euskal Herriko erlijio-sentimenaren historia azaltzen dute.

Elizbarrutiaren Museoak zaintzen duen ondarea era kronologikoan antolatuta dago, Erdi Arotik hasi eta Oteizaren eta Chillidaren XX. mendera iritsi arte.

Kokalekua

GPS koordenadak Donostiako Elizbarrutiaren Museoa
- Latitude: 43,308520302
- Longitude: -1,979940205

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net