Omako basoa

INFORMAZIOA
Kortezubiko (Bizkaia) udalerrian dago.

NOLA IRITSI
Santimamiñeko kobatik hiru kilometrora dago. Kobaraino garamatzan errepide amaieran, eskuin aldera gora egiten duen bidea aurkituko dugu zuzen basoaren magaleraino.

Deskribapena

Omako auzoan, Gernika itsasadarrak eta Kantauriko kostaldeak sortzen duten sakonunean, Agustin Ibarrolak egindako "Baso margotua" dago.

Hasieran, pinu asko dago, baina bide batetik behera eginez Agustin Ibarrolak modu askotan margotutako pinuek osatzen duten baso-zati magikoa dago. Oman bertan bizi den margolari honek modu horretan artearen eta naturaren harreman berria bilatu nahi izan du, pinudi honi "bizitza" berria eskainiz; horrela, bisitari bakoitzak osotasuna bere modura ikusiko du (ezpainak, erronbo hori bat, ortzadarra adarretik adarra saltoka, uhinak eta kolore-tantoak) kokatzen den lekuaren arabera ikusiko dituen kolore, itxura eta perspektibak ezberdinak izango baitira.

Basoak eztabaidak eragin ditu. Kontra daudenek inguruari egindako kaltea eta artistaren lan eskasa salatzen dute. Aldekoek, berriz, aurrera pausoa dela diote, orain mila urte haitzuloetako gizakiak Santimamiñeko kobazuloak pintatu zituenean hasi zuen ibilbidea ixten duen arte-lana. Baina artistaren paisaiarekiko grinaren, kultura artistikoaren eta espazio naturalaren arteko sintesiaren bilaketaren ondorioa da.

Kokalekua

GPS koordenadak Omako basoa
- Latitude: 43,336028023
- Longitude: -2,615261518

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net