Santiago Bidea barnealdetik

INFORMAZIOA:

Goitur: pabellon industrial 18,
20240 ORDIZIA

Tel.: 943.16.18.23 / 610.40.51.49

Deskribapena

Konpostelarako erromesaldiak XI. mendean ezagutu zuen bere loraldia, baina bide honek, Errege-bidea bezala ezaguna, aurretik osatzen zuen lurraldearen zutabeetako bat. Erromatarren garaitik erabili ohi zen bide hau, Oria ibaiaren haranean barrena abiatzen da Gipuzkoa Berdetik Arabako lautadara iritsi arte, Gaztelako mesetara bidean.

Europatik Bidasoako ibai-ahora etorritako erromesek bide hau erabiltzen jarraitu zuten. Bazekiten ez zela Barnealdeko Bidea biderik laburrena, baina erosoagoa, babestuagoa eta seguruagoa zen. Alfontso X. Azkarrak gotortutako herriak sortu zituen bidean zehar, komunikazio-ardatz honen garrantzia areagotuz. Hala ere, erromesei nekeza egiten zitzaien San Adriango tunelera iritsi aurreko aldapa igotzea, beste aldeko paisaia guztiz ezberdinean atseden hartzeko, hau da, Arabako lautadaren paisaian.

1go Etapa: Irun - Andoain (30,9 Km)
Santiago zubitik Bidasoa ibaia zeharkatu eta Gipuzkoan sartzen gara Irun aldetik, eta bertako Junkal elizan dago Ama Birjina beltzaren irudi erromanikoa. Guretze auzoa igaro eta gero, bideak Oiartzungo landa-bide ezberdinak hartzen ditu Astigarragaraino, bere sagardoarengatik ospetsua den herria. Santiagomendiko ermita txikira igoko gara han, XIII. mendekoa, Santiago Bideko ikur nabarmenetako bat gure lurraldean. Bideak Hernani herriko ertzetik jotzen du, Urumea ibaiertzetik, Urnietan sartu baino lehen. Trenbidea izandako ibilbideak Andoainera zuzenduko gaitu.

2. Etapa: Andoain - Beasain (36,6 Km)
Andoaindik, Barnealdeko Bideak Oria ibaiari segitzen dio, errepide eta baserri gune artean igaroz, Villabona, Anoeta eta Hernialdeko herri txikitik barrena, Tolosan sartu arte. Alfontso X.a Azkarrak sortu zuen herrietako bat izan zen Tolosa, gerora Gipuzkoako hiriburua izango zena. Erromesak hartzen zituen Ospital-Zaharrak, Idiakez jauregiak eta Santa Maria elizak geldiunetxoa eskatzen dute. Hemendik, mendi artera jotzen du bideak, Albizturgo Santa Marina auzotik eta Murumendi mendiko magaletik, Gipuzkoako ardatz geografikoa. Beasainera jaitsiz, Igartzako monumentu-saila aurkituko dugu.

3. Etapa: Beasain - Zalduondo, Araba (34,3 Km)
Besaindik, bideak Olaberriara egiten du gora, Goierriko balkoi modukoa den horretara, eta Kurutzetara gerturatzen gaitu, Idiazabalen. Segura da hurrengo helmuga. Bertan hirigune historikoak, monumentu izendatu zutena, bere Erdi Aroko egitura gordetzen du. San Barbara ermitaren albotik igaroko gara Zegamara iristeko, bidean gora eta behera egin ondoren. Zegamako erromesen ospitalea gaur egungo Elur Zuriko ermitan zegoen. Gero basoan barrena igoko gara, Iruetxea eta Sancti-Spiritus ermitak begi bistan dauzkagula, San Andriango tunelera garamatzan lautadara iristeko, antzinako igarobidea harkaitz zuloan barrena. Segituan, Araba.

Kokalekua

GPS koordenadak Santiago Bidea barnealdetik
- Latitude: 42,883828085
- Longitude: -2,349614314

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net