nekaERRESERBAK - Nekaturreko erreserba zerbitzua

Nekaturrek, nekaERRESERBAK zerbitzuaren bitartez, erabiltzaileari nahi dituen ezaugarriak biltzen dituen Euskadiko nekazalturismo eta landa-etxeetan lekua bilatzen errazten dio, eta erreserbaren kudeaketa inolako kostu gehigarririk gabe egitea eskaintzen dio elkarteko zerbitzura atxikituta dauden ostatuetako batean. Atxikituta dauden ostatuak ikusi.

Erreserbak

Nola egin erreserba bat nekaERRESERBAK bitartez

Igo

  • Telefonoz 902.13.00.31 zenbakira deituaz
  • Doan Skype bitartez deituaz Deitu orain
  • E-mailez: erreserbak@nekatur.net helbidera idatziaz
  • Hurrengo galde-sorta beteaz Galde-sorta ireki
  • Gure web gunearen bitartez:

    "Home"ko eskubialdean dagoen bilatzailearen bitartez nahi diren ezaugarriak adieraziz disponibilitate bilaketa bat egiteko aukera. Emaitzean, eskatutako ezaugarriak bildu eta tokia duten ostatu guztiak agertuko dira eta nekaERRESERBAK jartzen duenetan "aurre erreserba bat egitea" eskatu daiteke.

    "Home"ko eskubialdean dagoen nekaERRESERBAK atalean sartuaz.

    nekaERRESERBAKea atxikituta dagoen ostatu baten fitxatik. Goikaldean eskubialdean ikusi ahal izango da nekaERRESERBAK deiturarekin.

Prezio politika

Igo

www.nekatur.net web gunean argitaratzen diren prezioak, ostatu bakoitzaren erantzukizunak dira kasu bakoitzean, eta nekaERRESERBAK bitartez eginiko edozein erreserbetarako baliogarritasuna dute. Bezeroari ez zaio inongo kasutan Nekaturreko erreserba zerbitzuarekin hitzartuta izan ez den bestelako preziorik kobratuko.

Ostatu bakoitzaren fitxan informazio zehatza agertzen da indarrean dauden prezio eta zerbitzuena.

Prezio guztiak BEZA gabe dira (%7a gehitu behar) kontrakoa adierazten ez den bitartean ostatuaren informazioan edo Nekaerrerbaren bitartez.

Egonaldiak kontratatzeko orduan, epealdietarako prezioak honela ulertuko dira:

  • Prezioak eguneko: ostatuan pasatako gaueko prezioa.
  • Asteburuko prezioak: ostiraletik iganderako egonaldiak, bi gau.
  • Asteko prezioak: 7 gau jarraietako egonaldiak.

Prozedura

Igo

  1. Behin bezeroa nekaERRESERBAKea atxikitutako ostatuetako batean erreserba egiteko interesa adierazten duenean, harremanetarako datuak eta erreserbaren ezaugarriak eskatzen zaizkio, eta jarraian erreserbaren aurrekontua errazten zaio.
  2. Bezeroak ostatu bateko aurrekontua onartzen duenean, hurrengo 24 orduetan aurre erreserba baieztatuko zaiola jakinarazten zaio.
  3. nekaERRESERBAK jabearekin aurre erreserba baieztatzen duenean, bezeroak erraztutako harremanetarako moduaren bitartez eskatutako seinalearen diru-sarrera egiteko bankuko datuak ematen zaizkio. Seinalearen diru-sarrera egiteko epea 48 ordutakoa da bezeroak aurre erreserba baieztatzen duen momentutik hasita. Beharrezkoa da aurrerakinaren transferentzian kontzeptu bezela aurre erreserba egin duen pertsonaren izen abizenak jartzea.
  4. nekaERRESERBAK aurrerakinaren diru-sarrera egiaztatzen duenean, bezeroari erreserbaren baieztapen zehaztua bidaliko dio, beste dokumentu batzuekin (barne araudia, e.a.) batera, egongo balira. Hau gertatu arte, erreserba ez da burutua izango.
  5. Erreserba iritsiera eguneko 20:00ak arte bermatua egongo da. Ordurako ez bada iristen erreserba ezeztatua geldituko da (betiere aurretik jabeari kontrakoaz jakinarazten ez zaion bitartean). Bezeroak bere erreserba galduko du, eta baita ordaindutako edozein kopurua bueltatua izateko eskubidea ere.
  6. nekaERRESERBAK bitartez erreserbatutako ostatuaren eta zerbitzuen erabilera aurretik bi aldeak hitzartutako denbora iraungo du. Aurretik erreserbatutako denboraren gehikuntza edo murriztea "Nekaerreserbasen" gainbegiratuari baldintzatua egongo da.

Baldintzak

Igo

Urte guztiko sasoietan, nekaERRESERBAK bitartez erreserba egiteko, gutxieneko egonaldia 2 gauetakoa izango da, Aste Santua eta zubietan izan ezik, 3 edo 4 gauetakoa izango delarik, jaiegunak diren egun kopuruaren arabera.

Erreserbak, dagokion sarrerako data baino 48 orduko aurrepenarekin egingo dira gutxienez.

Erreserba ez da burutua geldituko aurrerakinaren diru-sarrera egin eta zentralarengatik erreserbaren baieztapena jasoa izan arte.

Seinalearen ordaiketa nekaERRESERBAK adierazitako zenbakira banku transferentzia eginez egingo da, eta eragiketan, aurre erreserba egin duen pertsonaren izena adieraziko da. Gainerako kopurua, ostatuaren jabeari edo enkargatuari ordaindu beharko zaio faktura aurkezterako momentuan.

Eskatuko den seinalea honako izango da, ostatu motaren arabera (erreserbaren guztizkoari dagokion portzentaia):

  • Nekazalturismoetan: erreserbatutako zerbitzuen guztizkoaren %25a.
  • Landa-etxeetan:
    • Erreserba baten egun bateko luzapena - erreserbatutako zerbitzuen guztizkoaren %100a.
    • 2 egunetako egonaldiak - erreserbatutako zerbitzuen guztizkoaren %50a.
    • 3 egun edo gehiagoko egonaldiak - erreserbatutako zerbitzuen guztizkoaren %25a.

Itundutako epean (48 ordu) seinalearen diru-sarrera egiten ez bada, aurre erreserba balio gabe geldituko da eta ezeztatua egotera pasako da.

Erreserbaren gainerako kopurua, ostatuan zuzenean ordainduko da egonaldiaren bukaeran edo sarrera egunean bertan (honela adierazten bada ostatuaren barne araudian).

Bezeroa izango da ostatua beteko duten pertsona kopuru zuzena ematearen erantzule bakarra. Jabea edo nekaERRESERBAK legalki sarrera galerazi ahal izango dute edo eta kasua ematen bada ostatutik kanporatu ahal izango dituzte bezeroarengatik deklaratutak izan ez diren pertsonak.

nekaERRESERBAK bitartez eginiko erreserbetan, bezeroari bidalitako aurre erreserben dokumentuan azaltzen diren eskaintzak soilik aplikatu ahal izango dira. Nekatur webe guneko ostatuaren fitxan argitaratutako gainontzeko eskaintzak ostatuan bertan aplikatuak izan daitezke hala balegokio. Nekatur ez da eskaintza hauek aplikatuko diren erantzule egiten.

Bezeroa, ostatuaren erabilera eta agindu partikularrak onartu beharko ditu, non bere zerbitzuak, erabilera edo kontratazioa, eta bereziki barne araudia egongo balitz, bete beharko ditu.

Bezeroa, okupatuko duen ostatuaren eta bertan dagoenaren erantzulea da, lekua zainduz, eta garbia eta txukuna utziz. Edozein apurketa bezeroaren kargu joango da, dagozkion gastuak ordaindu beharko dituelarik.

Bezeroa partikularki, ostatuan dauden gainontzeko erabiltzaile turitikoei edo laugarren pertsonei, eragozpenak sortu edo min egin dezaketen ekintzak egiteaz gabetu beharko du.

Bezeroa faktura edo zerbitzuen prezioak azaltzen dituen ordezko dokumentua aurkezten dioten momentuan ordaintzeko betebeharra du, non, inongo kasuan, erreklamazio bat aurkezteak, ordainketa egiteaz salbuetsi dezaken.

Datu pertsonalen tratamendua zerbitzu hau aurrera eramateko, Datuen Babeserako eta Pribazitate Politikan ezarritakoaren arabera egingo da.

Erreserben aldaketa

Igo

Aldaketa bat egitea posible izango da egonaldia luzatzeko, betiere ostatuak disponibilitatea duen bitartean. Egoera hau ematen bada prezioaren kalkulu berria egingo da dagokion prezioen arabera, erreserba berria egingo delarik eta seinalearen diru-sarrera baieztatzean baieztatuko delarik.

Erreserbaren datak aldatu ahal izango dira jabea ados agertzen den kasuetan soilik. Ezingo dira inongo kasutan erreserbaren egun kopurua murriztu.

Bezero bat eskainitako zerbitzuarekin gustora ez badago, lehen bailen jabearekin edo gure bulegoarekin harremanetan jarri behar du. Honela, gauzak argitu ahal izago dira egonaldian zehar.

Ezeztapenak eta itzulpenak

Igo

Erreserba bat ezeztatzekotan, penalizazio portzentzai bat aplikatuko da seinalearen gainean, eta erreserba ezeztatzen den aldez aurretiko denbora kontutan edukirik. Honen bitartez sortutako gastu guztiak bezeroak ordaindu beharko ditu (transferentziaren komisioa, e.a.).

Aldez aurretiko egunak Penalizazio portzentaia
0-7 %100
8-15 %75
16-30 %50
31 egunetik gora %0 - Penalizazio gabe (aurrerakin osoa bueltatzen da)

nekaERRESERBAK ezinbestekoa balu ostatu batean erreserba bat ezeztatzea, bezeroari data aldaketa eskainiko zaio, tankera berdineko beste ostatu bat (disponibilitatearen arabera), edo ordaindutako guztia bueltatuko zaio.

Ezeztapena, bezeroa behin establezimenduan ostatu hartuta dagoela gertatzen bada, ostatuak bezeroari gainontzeko erreserba egunen ordainketa eskatzeko eskubidea izango du, honako egoera ematen denean:

  • Erreserba egiten den ostatuaren barne araudian garbi zehazten bada (bezeroari aurretik erraztua izango da), honelakoetan erreserbaren totala kobratuko da.
  • Bezeroa ostatuta iristen denean sarrera eta irteera fitxa betetzen bada non erreserbaren datuak (sarrera eta irteera datak, erreserbatutako logela/apartamentu kopuruak, etxe osoa, hitzartutako beste zerbitzuak, prezioak, e.a.) biltzen diren eta bezeroarengatik sinatua dagoen. Fitxa honetan, ezeztapena ematen den kasuan, bezeroak erreserbaren guztizkoa ordaindu beharko duela esaten duen klausula jasoa egon behar du.

Erantzukizun ukapena

Igo

Ostatuei buruz www.nekatur.net web gunean argitaratutako informazio guztia ostatueta jabeak edo arduradunak zuzenean emandako da. Beraz, Nekatur, naiz eta atxikituta dauden ostatuei jarraipena egiten dien, ez da informazio horren benekotasun zein egiatasunaren erantzule egiten, ostatuen erantzukizun osoa izanik.

Nekaturreko erreserba zerbitzuaren - nekaERRESERBAK kudeaketaz erreserba egitea baieztatzeak, bezeroak, dokumentu honetan agertzen diren baldintza guztiak onartzen dituela esan nahi du.

nekaERRESERBAK bitartez erreserba egin daiteken ostatuen zerrenda.

GOGORATU ASKOZ HOBETO DELA ALDEZ AURRETIK ERRESERBATZEA, IZAN ERE, PLAZA KOPURUA OSTATU MOTA HAUETAN (NEKAZALTURISMO / LANDA-ETXEAK) MUGATUTA DAGO.

Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net