Zenbait mende gainean dituen Agarre baserria, 1998. urtean berritua eta modernizatua izan zen naturaz gozatu nahi zuten bisitariei ostatu emateko. Bizkaian hoberen kontserbaturiko eta gune berdetsuenean dago kokaturik, landaz, baso mendiz eta fruitarbolez inguraturik. Bere guneetatik pasiatuz egazti autoktono, ardi, behi edo zaldiak, edo barazki baratzak ikus daitezke. Telebista, komuna eta berogailua duten sei logela bikoitz, tximenea eta telebista duten bi egongela, txokoa, kanpo jardina eta parkina ditu. Txokoa handia da, 250 m2 ingurukoa. Honen eguneko prezioa 450€-takoa izango litzake. Jabearekin kontsultatu prezioa.
4 gauez alokatuz, Logela 1 10 % Beherapena