Txenduneabe-Azpi euskal ohiko egitura duen baserri berria da. Hondartza eta herri gunetik 2 Kilometrotara lekutua. Apartamentu bat du, bi logela bikoitz eta banakako batekin, 2 bainugelekin, sukalde-jangela eta barbakoa terrazan bezeroentzat. Terrazatik Jaizkibel mendia ikusten da, bere magalean aurkitzen bait da baserria. Jaizkibelen Guadalupeko Amaren Santutegia dago ikusgai. Txenduneabe-Azpi leku paregabean kokaturik dago, naturaz inguraturik eta herritik 3 minutura. Apainketa, tresna eta lanabes zaharren bitartez eginda dago, honek ematen dio Txenduneabe Azpiri xarma berezi hori, era berean bezeroari famili giro batean sartuz. Txenduneabe-Azpin itxaroten dizuegu, atsegin handiz hartuak izango zarete.