Valderejoko Parke Naturala

INFORMAZIOA
Ezagutza eta Informazio Zentroa Lalastran
Tel. 947 56 60 91
parquevalderejo@parques.alava.net

ORDUTEGIA
Egunero dago irekita, astelehenetan izan ezik.
Taldeek bisitatzeko hitzordua hartzea ezinbestekoa da.

KOKAPENA
Arabako mendebaldea, Burgosekiko mugan
Vitoria-Gasteiztik distantzia: 55 Km.

Deskribapena

Kare-harrizko harkaitz harrigarriez inguratutako zirkuluerdi-formako haran batean kokatzen da. Bere erakargarririk onena, nekazaritza eta abeltzaintzako erabilpenak eta natura-ondarea aldi berean mantendu izana da. Natura eta landa-bizimodua elkarrekin bizi izan dira, eta oraindik ere horrela jarraitzen dute, harmonia ezin hobean.

Nabaria da Puron ibaiak zeharkatzen duen mehargunea, hegaletako pagadiekin, pinudiekin eta hariztiekin batera. Azken horiek kontraste bizia eskaintzen dute, lautadetako larre eta laboreekin eta goi-labarrekin. Flora honetan bere habitat aurkitu du animalia-aniztasun handi batek; hala nola, basurdeak, katagorriak, orkatzak edo arrano beltza. Baina benetako izarra sai arreen kolonia da; Euskal Herriko koloniarik handiena da eta parkearen irudi bihurtu da.

Sarbideak
Vitoria-Gasteiztik:
N-1 errepidea Langraiz Okaraino. Pobes, Gesaltza Añana eta Espejorantz abiatu, Villanueva de Valdegoviaraino. San Zadornileko Donemiliagan abiatzen da Lalastraraino daraman errepidea

Azalera
3.496 Ha.

Altitudea
Punturik altuena: Recuenco mendia (1.240 m.)
Punturik baxuena: 640 m.

Ibilbideak
Bidezidor-sare bat dago, luzera ezberdinekin (3.5 kilometrotik 12ra bitartean)

Beste toki interesgarri batzuk
Lalastrako Ezagutza Zentroa; herri hau lehenearatu eta paisaian integratu da
Riberako elizan dauden horma-margoak (eliza abandonaturik dago)
Eremitegiak daude Purongo meharguneko kobazulo artifizialetan
Historiaurreko aztarnak

Kokalekua

GPS koordenadak Valderejoko Parke Naturala
- Latitude: 42,867734531
- Longitude: -3,228067461

Erlazionatutako ostatuak

Gure proposamenak ikusi

Bilaketa irizpideak aukeratu:

Turismo Baliabideak bilatu
Ostatua bilatzeko nabigatzailea
Hitzez hitz:
Herrialdea:
Sarrera data:   
Irteera data:   
Logelak:Logela kopurua
 
 
Apartamenduak:Apartam Kopurua
   
Ahalmena
Taldeentzat egokia:
  
IGO
Diseño web Veiss
logo Nekatur
logo Euskadi...made in        logo Diputación Foral de Bizkaia        logo Diputación Foral de Gipuzkoa        logo Diputación Foral de Álava
2007 Nekazalturismoa . Edificio Kursaal - Avda. Zurriola 1 - 20002 Donostia  |  Tel. 902 130 031  |  agroturismo@nekatur.net