PREZIO BEREZIAK ASTEBURUKO EGONALDIETAN (Ostiralean sartu, igandean atera).Duela gutxi berritutako eta Euskadin Gipuzkoako Antzuola herrian kokatzen den baserria dugu. Bergara eta Zumarragatik km eskasetara dago eta Ibarrera GI-632 Pk-19 errepidetik joaten da. Nahiz eta herritik oso gertu egon nekazal bizitza mantentzen da, baratz, abere eta guzti. Baserriko atari nagusiak egongela eder batetara garamatza. Bertan, TV, telefonoa... aurki daitezkelarik. Bestalde, eskailera batzuk daude logeletara igo ahal izateko. Ibarrek lau logela bikoitz ditu, logela guztiak komunarekin.Lan bileretarako leku aproposa ere bada Ibarre. Bezeroekiko harremana familiartekoa da giro euskaldunean. Eskeintzen diren otorduak euskal gastronomiarekin lotuak daude, bertako produktu natural eta freskuekin eginak.Ibarren ostatu hartuz gero, jarduera turistiko ezberdinak egiteko aukera dago: Euskadiko mendi haundienetan paseatzea, senderismoa, natura bete-betean irteerak eta euskal hiriburuak ezagutzea, izan ere, guztietara ordu bete baino gutxiagoko bidea baitago. Gainera Antiguako, Arantzazuko eta Loiolako templuetara joateko aukera dago.Euskeraz egiten dugu, we speak english, wir sprechen deutsch.